INSTALAZIOAK
LIBURUTEGIAK
Artaza eraikuntzako Liburutegia zabalik egongo da klase orduetan, irakasgai bat edo beste egin behar ez duten ikasleentzat, irakasgai solteak baino egin behar ez duten HSAOLeko 2. mailakoentzat eta liburuak kontsultatzeko.
Erromo Txiki eraikuntzako liburutegia zabalik egon ohi da atsedenaldietan kontsultak egiteko eta ikasteko.
2 Teknologia gelak
Egitura mekanikoen eraikuntza (zubi, garabi...).
Eragile mekanikoen erabilera (txirrika, espeka, hortzdun gurpilak...).
Transmisioak (abiadura murrizgailuak).
Eragile elektrikoen erabilera (trukatzaile, ibilbide amaierako etengailu, mikrorruptoreak...).
Elektromagnetismoa . Motor elektrikoen atalak. Eskuiladun motor eta txirrin elektronikoaren eraikuntza.
Eragile elektronikoa: LED diodoa, transistorea, kondentsadorea, errelea, LDR zelula. Sentsoreen eraikuntza.
Energia fotoboltaikoaren aplikazioak. Eguzki energia darabilen ibilgailu baten eraikuntza.
Kirol instalazioak
Pabilioi estalia, polikiroldegia
Gimnasioa
Voley-rako kanpoko pista
Eskubaloiaz eta areto-futbolean jolasteko kanpoko bi pista
Saskibaloirako kanpoko pista
Abiadurarako 100 metroko pista
Frontoi jokorako egokitutako hormak
Artaza Parkea , naturan murgildurik, zenbait ekintza edota entrenamendu sakonak egiteko.
Informatika gelak
Zentruan lau informatika gela daude. Beraien ordenagailuak Internet sarearekin konektaturik daude ADSL router baten bitartez . Ikasleen ohiko ikasketan ofimatikarako WORD, EXCEL, ACCESS, POWER POINT IRAKASTEN DIRA; hauetaz gain Internet , eta goi mailako programazio lenguaiak ere ikasten dituzte ikasleek. Gelak beste jakintzagaietan ere erabiltzen dira.
2 Plastika gela
Hainbat teknikaz lan egiteko beharrezkoa suertatzen den tresneria duen ikasgela (altzari bereziak, harraskak...). Aurrekoaz gain, adierazpen teorikoak egiteko ikus-entzunezko tresneria.
2 Musika gela
DBHko klaseak emateko musika-tresna egokiez hornituriko 2 ikasgela (pianoa, txirulak, xilofonoak, perkusio-tresnak).
LABORATEGIAK
Fisika
Artaza-Romo BHIko FISIKA laborategia, gela zabal batez osatuta dago, non ikasleek mekanika, elektrizitatea, magnetismoa eta termologia arloei dagozkien materialen bidez praktikak egiten dituzten. Aipaturiko gela hori, Fisika eta Kimika mintegian irakasten diren ikasgaietan landutako bideoak ikusteko bideo-gela bezala erabiltzen da.
Laborategien segurtasunak duen garrantzia itzela izan behar denez, laborategi honen diseinua gaur egun dauden segurtasun arauak kontuan hartu dira.
Biologia
Zentroko laborategiek indarrean dauden legeak betetzen dituzte. Ikasitako teoriaz gozatzeko eta esperimentatzeko maiz joan ohi dira ikasleak gela horietara.
Geologia
Laborategi honetan berariazko gaiak dauzkagu: iparrorratzak, altimetroak, lupak, binokularrak, eta abar , hau da, material egokia landaretza, flora, fauna eta mineralak aztertzeko.
Kimika
LABORATEGIA praktikak egiteko gela handiz eta produktu kimikoak gordetzeko biltegiaz horniturik dago. Bertan, Laborategi-teknikez gain, Batxilergoko Kimika-praktikak burutzen dira. Tresnak honakoa dira:
Gasak ateratzeko beira-arasa
Ura desmineralizatzeko trukagailu ionikoa
Lehortzeko berogailua
Hazkuntzetarako berogailua
Autoklabea
Ph-metroak
Urez eta areaz egiteko bainuontziak
Zentrifugailua
Kimika-tresnak
Deskargarako hodi-tresneria
Arlo didaktikoa zaintzeaz gain, eta arriskurik egon ez dadin, laborategian lan egiteko orduan , ziurtasun arauei arreta berezia jartzen diegu. Hori dela eta , larrialdietarako bi ate, begi-garbitzaileak, botika-kutxa, gas-arauzgailua, alarma,... eta beharrezkoa den tresna guztien jabe gara.
Argazkigintza
Argazki laborategia: argazkiak handitzeko eta zuri-beltzez lan egiteko beharrezkoak diren tresnez horniturik.
ARTE BATXILERGOKO GELAK
Irudia
Argazki laborategia: argazkiak handitzeko eta zuri-beltzez lan egiteko beharrezkoa den tresneriaz horniturik.
Bideo digitala eta analogikoa
Irudiak tratatzeko ordenagailua
Kamara arrunta eta digitala erabiltzeko, argiztapena eta atzealdeak dituen gela berezia.
Arte Marrazketa
Kabaleteak
Mahai horizontalak toleskorrak
Muntaiak egiteko objektuak
Igeltsuzko estatuak
Kopia klasikoak
Benetako neurriak dituen modelo artikulatua
Bolumena
Erliebeak eta eskulturak hainbat materialez (buztina, kartoia, burdin haria, zura, polispana ,..) eta hiru neurritan lanak gauzatzeko ikasgela.
Zeramikarako labea, porexa zatitzeko makina, modelatzeko kabaleteak ...
Tresnak: zulagailuak, zerra bereziak ...
Pintura
Tornua
Kabaileteak
Aerografoa
Irudiak eta Elektrografiaren trataetarako fotokopiagailua
Teknika grafikoak
Grabatuen estanpaziorako torkulua
Hainbat prozedura lantzeko materiala (akuarela, oleoa, tintak,..).
Kabaileteak
Grabatuaren teknika ezberdinak lantzeko tresnak: punta lehorra, burilak, gubiak, kobrezko xaflak, metakrilatoa, zura ...
ZERBITZUAK
ESKOLA-GARRAIOA
Institutuak ordaindu gabeko garraio zerbitzua dauka ondorengo zehaztapenak kontuan hartuz:
1. ERABILTZAILEAK
DBHko ikasleek soilik daukate zerbitzu hau erabiltzeko eskubidea, beren bizilekutik ikastetxera dagoen distantziaren arabera , eta beti ere Udaletexeak egindako agiria aurkeztuz gero:
1. eta 2.mailetako ikasleentzat: 2 kilometro gutxienez
3. eta 4.mailetako ikasleentzat: 4 kilometro gutxienez
2. ESERLEKUAK
Egindako eskaerak eta geroago egin daitezkeenak kontuan harturik aurtengo eserlekuak 13 dira.
3. ENPRESA
Autobuses LIJUA.
4. GELDIALDIAK ETA ORDUTEGIAK
7:30 - Algortako epaitegiak
7:35 - Algorta-Fadura (Getxo I Institutu ondoan)
7:40 - Txorierri-Leioa Sarriera
7:45 - Sarriena
8:00 - Sabino Arana-Leioa
8:05 - Txopoeta-Leioa
8:10 - Lamiako
8:20 - Arkupeak (Portugaleteko Zubi aurrean)
Jantoki zerbitzuaren kudeaketa zuzena da, Eusko Jaurlaritzak finkaturiko arautegiaren arabera. Honek esan nahi du kudeaketaz Ikastetxea arduratzen dela, eta Administrazioak ezartzen dituela janariaren prezioa, enpresa hornitzailea, sukaldeko eta zaintzeko langileen gastuak eta ardurdunak.
A) Ordutegia:
Astelehen, asterate eta ostegunetan: 12:40-14:10
Asteazken eta ostiraletan: 14:30etatik aurrera.
B) Enpresa Hornitzailea:
Menuak hornitzeko zein pertsonal guztiaren ardura eramateko, Eusko Jaurlaritzak aukeratu duen enpresa EUREST da.
C) Menuaren prezioak
Garraio-eskubidea duen ohiko ikasle bazkaltiarra: menua 3,30€
Ohiko ikasle bazkaltiarra: menua 4,60€
Ikasle bazkaltiarra ez ohikoa: menua 5,20€
Gainerako erabiltzaileak: menua 8,10€
D) Ordaintzeko modua:
Ohiko erabiltzaileek banku-helbideratzearen bidez ordaintzen dute urritik maiatzera arte zortzi agiri bidaliko dira, hilearen 5etik 15era bitartean. Ez dago diruz ordaintzerik.
Ezohiko erabiltzaileek jantokia erabili ahal izateko abisua eman behar izango dute, gutxienez, 48 ordu lehenago. Bazkaltzen duten egunean bertan ordaindu beharko dute.
Bi ordainketa egiten ez badira, jantokiko zerbitzuari uko egiten zaiola suposatzen da.
E) Jangelaren arduradunarentzako jakinarazpenak:
Edozein ohar idatziz aurkeztu behar da, eta arduradunari eman, absentzia-justifikazioak sartuta.
Jangelako behin betiko bajaren eskaera eman behar izango da gutxienez, aste bete aurretik. Bestela, hurrengo hilabete osoa kobratuko zaio.
F) Dirua itzultzeko sistema:
Eusko Jaurlaritzak bidalitako Jantoki arautegiaren arabera, joan ez deneko egunengatik kuota (partziala) itzultzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
JANTOKIRA GUTXIENEZ ASTE BAT EZ JOATEA.
HUTS EGIN BAINO 48 ORDU LEHENAGO JAKINARAZTEA.
IKASLE BAZKALTIARRAK HEZKUNTZA SAILAREN JANTOKIKO DIRU LAGUNTZARIK JASOTZEN BADU, EZIN DA INOLA ERE EZER ITZULI.
G)PIKNIK JANTOKIAN IRTEERETAN
Institutoak EZ du piknikik ematen jantokiko ikasleei. (Jantokiko kuotan egun horretako menuaren erdia deskontatuko zaie, hau da 2,30 euro). Etxetik janaria ekarri beharko dute.
Jantokiko batzordea:
Ordezkaritza Organo Goreneko partaideen artean hautatzen da eta jantokiko kudeaketa osoaz arduratzen da, jantokiko arduradunarekin eta ikastetxeko idazkariarekin batera.
Eraketa: zuzendaria, jantokiko arduraduna, bi guraso, bi ikasle eta idazkaria.
Amaitzeko, jantokiaren erabilera batez ere DBHko ikasleei zuzenduta bada ere, ikastetxeko beste edornork erabil dezakeela gogorarazten dugu (ikasleek, irakesleek, irakasle ez den pertsonala eta abar), bazkide hauentzako menuaren prezioa 8,10€ da.
Oharra:
Jantokiko zerbitzua asteko 5 egunetan erabiltzen duten jankideentzat baino ez da izango.
COVID egoeraren ondorioz, Jantokia kudeatzeko arazoak direla-eta, ez da 3 egunetik 5 egunera aldaketarik onartuko, ezta zerbitzu-eskaera berririk ere.