HIZKUNTZAK
Ingelesa
Ingeles departamentuak hauxe eskaintzen dizu:
Klase aktiboak, zuk parte hartzaile, taldeak eta lehiaketak egin, grabaketak eta abestiak entzun, posterrak diseina ditzazun.
Galdetu, zuzendu, eman ideiak, har ezazu esku!
Bideoak, zintak, liburuak: Abentura, misterio, thriller, zientzia-fiksiozkoak... maileguan hartu nahi dituzu egun batzuetan?
Ingelesa bakarrik ez, beste ikasgai bat ere ingelesez ikasiko duzu DBHko 1. eta 2. mailetan.
Ezagutu ezazu zure ingurunea, zeure hiria, beste herrietako lagunei idatz iezaiezu ingelesez. Ba al daukazu "pen-friend"ik?
Lan egiten ari gara DBHko 2. zikloan ere beste ikasgai bat ingelesez ikasten jarrai ahal izan dezazun.
Momentuz, gustuko duzu antzerkian aritzea? Kamara argiari beldurrik ez? Bideo edo antzerki lan bat egingo dugu ingelesez.
DBHko 4. mailan, taldeak txiki-txikiak direnez, oso arreta pertsonalizatua edukiko duzu. Taldea prest dagoenean, beste herrialdetako turistei egingo dizkiegu elkarrizketak ingelesez.
Ingeles antzerkira joango gara batxilergoko 1. mailan.
Zure beharrei egokitzen saiatzen gara.
Zaila egiten zaizu ikastea? Aniztasun eta PIEko gure taldeak haien erritmo propioa dute.
Unibertsitatera joan nahi duzu? Ingeles maila on ona ateratzea duzu helburu? Ingelesez gogoz hitz egin nahi duzu?
Lan fina egingo dugu Batxilergoan, emaitza onenak lortu arte.
Frantsesa
Gure institutuan DBHko 2. kurtsotik batxilergoko 2.kurtsora arte Frantsesa ikasteko aukera duzue.
Zuek dakizuenez Europan gero eta hizkuntza gehiago menperatzea guztiz beharrezkoa da; hizkuntzen bidez, lana ez ezik, beste motako aukerak ere aprobetxatu ahal dira. Artaza-Romo institutuan akordio bat daukagu Frantziako elkarte batekin, akordio horri esker udan hauzolantegietara joan daitezke gure ikasleak.
Horretaz gain , taldeak txikiak ohi dira eta musikaren bidez ikasten dute . Ikasle-trukeetan parte hartu ahal izango duzue.