PRESTAKUNTZA-EKINTZAK

Nazioarteko Kultur-trukeak

Normalean eskola-truke hauek Danimarkako eta Alemaniako ikasleekin egin izan dira. Astebete edo aste biko egonaldiak egin ohi dira, ikasleek ikasten ari diren hizkuntza praktikatzeko eta herrialde hartako kultura ezagutzeko.

Tutoretza eta Orientabidea

Ikasketa Prozesuaren Segimendua

Orientazio saila tutoreekin elkarlanean arituko da ikasleei buruzko informazioa jasotzen eta behaketa lanak egiten beraien interesak, gaitasunak, ikasteko zailtasunak edo moldatzeko arazoak ezagutzeko.


Etorkizun Profesionala

Irtenbide profesionalei buruzko informazioa eta aholku ematen die; ikasketa-profesionalerako iblibide pertsonala egiteko laguntza ere bai.

Familiekin eta Tutorearekin kooperazioa

Aldi-aldiroko bilerak.

    • Tutoretza plana prestatu, baloratu eta indarrean jarri.

    • Banakako kasuen jarraipena.

    • Talde dinamikentzako aholkuak.

Gurasoentzako banakako arreta.

Atzerritarrak

Orientazio Departamentuak Ikastetxera heltzen diren ikasle atzerritarrei abegia egiten die eta erarik egokienean eskolaratzen laguntzen ditu.

Duela urte batzuk, eta Guraso Elkarteak bultzatuta, ikastetxeak zerbitzu hau eskaintzen du psikologo baten ardurapean. Bere funtzio nagusiak honako hauek dira:

  • Ikasleei banakako arreta psikologikoa eskaintzea ikasteko dituzten zailtasun edo arazo pertsonaletan.

  • Ikasketa lanbide orientabidea.

  • Lan -teknikak

  • Norbere burua ezagutzea eta onarpena lortzea.

  • Talde harremanak, sor daitezkeen arazoak, elkarbizitza, partaidetza, komunikazioa ...

  • Gurasoei informazio psikologikoa edo psikopedagogikoa eskaintzea.

Halaber, zuzendaritza taldearekin pedagogikoak diren gaiak antolatzen eta planifikatzen laguntzen du.

Hezkuntza premia bereziak diren kasuetan Institutuko psikologoa, Terapeutikarako Pedagogiaren arduraduna, Berritzegunekoekin eta era batean edo bestean ikasle horiekin erlazionaturik dauden pertsonekin harremanak mantentzea da gure asmoa, gizarte eta Institutu mailan integraziorik egokiena lortzeko helburuarekin.

Eskolaz Kanpoko Irteerak

Mintegiek zenbait materia behar bezala irakasteko, ezinbestekotzat jotzen diren kanpoko ekintzak antolatzen dituzte: museoetara bisitaldiak, erakusketak, antzerki-ikustaldiak, instalazioak (hondakin-uren araztegira, zenbait enpresatara...).