SEGURTASUNA

EBAKUAZIO PLANA

ALARMA SEINALEA: Hiru txirrin-hots luze.

    • Alarma seinalea entzun ondoren pertsonal guztia bere postuan egongo da eta egiten ari dena utziko du.

    • Irakasleak eta pertsonal ez-irakasleak beraien aretoan dauden ordenagailuak, ikusentzunezko baliabideak eta argiak itzaltzeko arduradunak izango dira.

    • Klaseko leihoetatik hurbilen dauden ikasleek itxiko dituzte leihoak, ateak ireki baino lehen.

EBAKUAZIOAREN ORDENA:

Simulazio hasieraren seinalea entzun ondoren, eraikuntza hustu egingo da honako ebakuazio orden hau jarraituz:

Artaza: Beheko solairua, lehenengo solairua, bigarren solairua, hirugarren soilarua.

Romo-Txiki: Sotoa, Beheko solairua, lehenengo solairua, bigarren solairua.

    • Goiko solairuak batera mobilizatuko dira ordenean, hurbilen dauden eskaileretara, baina jeitsi gabe beheko solairuak hustu arte.

    • Solairu bakoitzean eskaileretatik hurbilen dauden gelakoak irtengo dira lehendabizi, eskumaldetik ezkerraldera. Gela hustu ondoren iralasleak atea itxiko du.

    • Irteera ordenean, korrika egin gabe, banakako lerroan eta hormatik hurbil egingo da, bueltarik eman gabe.

    • Solairu arduradunak, irakasleak eta larrialdi buruak direnen esanak jarraitu.

    • Gelatik kanpo dauden ikasleak, baina dagokien solairuan, beraien taldearekin bat egingo dute.

    • Ez dagokien solairuan dauden ikasleek irteera-korrontearekin bat egingo dute.

    • Pertsonal ez-irakasleak, erabiltzaile eta bestelakoek irteera-korrontearekin bat egingo dute.

    • Edozein ikasle ezinduari 2 irakaslek, laguntzailek, ikaslek ... lagunduko diote.

Gelak hutsik egotekotan, ondoko gelakoek hartuko dute ardura (irteeratik urrunen daudenak). Begiratu planoa.

*Sotoan dauden ikasleak patioko ateetatik irtengo dira momentu horretan dagoen pertsonalaren esanak egiten.

Solairuko arduradunek dagokien aldea husturik dagoen baieztatuko dute, bainugelak, ikasgelak … begiratzen.

Ziurtatu ondoren ikasgelako, bainugelako atean … klarionez baieztapen seinale bat egingo dute.

KANPOKO BILTOKIA:

Gimnasio ondoan dagoen patioa, eraikuntzatik ahalik eta urrunen.

ATEZAINAK:

  • Ateak irekiko dituzte.

  • Hornigaiak deskonektatuko dituzte: elektrizitatea, gasoleoa …

  • 112 zenbakira deituko dute.