Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Bi urteko iraupena du, eta hertsiki lotuta dago ondorengo ikasketekin, bai unibertsitate-ikasketekin, bai goi-mailako lanbide-heziketa espezifikoarekin. Artatza-Romo BHIn Batxilergoko lau modalitate irakasten ditugu:
Horrela, ikasleek, etorkizunean egin nahi dituzten ikasketen aukeretan edo interesetan oinarrituta eta ikasketa horiek planteatzen dituzten eskakizunengatik, askatasunez aukeratuko dituzte irakasgaiak, eta beren prestakuntza-ibilbidea egituratuko dute. Prestakuntza-ibilbide hori honako hauek osatuko dute:
Aurten 4.DBH ikasten ari diren ikasleei interesa duten 1. batxilergoko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D ereduaz euskaraz irakasten da, A ereduan gazteleraz.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 4ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Ikasgai honek diziplina eta funtzio anitzeko izaera nabarmena du, eta talde-lana, esperimentazioa eta sormenaren garapena sustatzen duten metodologia aktiboen alde egiten du, diseinu-proposamenak ebaztea edo diziplinarteko proiektuetan parte hartzea oinarri hartuta. Ildo horretan, diseinuko eta marrazketako hainbat tresna eta programa 2 eta 3Dn zeharka txertatzeak ikasleek hizkuntza hori integra dezaten laguntzen du.
Irakasgai honetako oinarrizko jakintzak elkarri lotutako bost blokeren inguruan antolatzen dira: orokorrak; geometria, artea eta ingurunea; aplikatutako espazioa eskuz irudikatzeko sistemak; proiektuen normalizazioa eta diseinua eta diseinurako tresna digitalak.
Proiektu artistikoak, funtsean, egiten eta izaten jakitean oinarritzen dira.
Ondarearen elementuen ikuspegi integrala eta integratua lortzeko tresnak emango dira, bai eta haien ahalmenak hautemateko eta aprobetxatzeko tresnak ere. Sormena eta hori bultzatzen duten faktoreak landuko dira, batez ere artistikoa.
Proiektu artistikoak eta horien faseak kudeatuko dira, baita azkenean izango duten eragin sozialaren diseinua eta neurketa ere.
Proiektu artistikoetan artetzat hartuko da artistak, ikasleek, artetzat jotzen duten guztia, artearen merkatuan izan dezakeen balio ekonomikoa alde batera utzita. Hau da, enfasia prozesuan egongo da, emaitzan bertan baino gehiago.
Proiektu Artistikoek ikastetxetik kanpo lan egitea eskatzen dute, baina, era berean, ikastetxea bera testuinguru sozialera irekitako ekimen artistikoen haztegi bihurtzea erraztu behar dute.
Arlo honetan, garapen-teknologiak, automatizazioak eta robotizazioak landuko dira proiektuen bidez. Horretarako, parametro eneregetikoak, fabrikazio-prozesua eta makineria behar bezala hautatuko ditugu, betiere industriaren ikuspegitik.
Teknologia berrietan sakontzeko aukera izango duzu ikasgai honetan. Modu praktiko batean landuko dituzue ikasketak amaitzean erabilgarri izango zaizkizun jakintzak eta trebetasunak, bai goi mailako ikasketak egiteko asmoa baduzu eta bai lan munduan sartzeko asmoa baduzu ere.
Ikasleek ahozko komunikazioa Ingelesez garatuko dute eta haien hitz egiteko modua hobetuko dute. Gehienbat, Jariakortasuna, intonazioa eta ahoskera landuko dira.
Edukinak lotuta egongo dira ahozko komunikazioarekin. Metodologia guztiz praktikoa da. Mota askotako ekintzak egiten dira haien artean kominukatzeko edo beste aurrean Ingelesaz hitz egiteko.
Ekintzen artean ditugu: debateak, roleplays, antzerkia, Ingelesez irakurtzea, jokuak, aurkezpenak………
Ez da azterketarik egongo. Kalifikatzeko oinarrizko konpetentziak kontutan hartuko dira, baina, haien artean garrantzitsuena da ikaslearen esfortzua, interesa eta gogoak lotuta daudenak. Hau da, oso inportantea da zein den ikaslearen jarrera ikasgaiarekiko.
Astero 2 ordu ematen dira ekintza horietan. Laburtuz, bakarrik gogoak eta interesa behar dira Ingelesa hitz egiteko eta lagungarria izan daiteke Ingeleseko klaseko ahozko frogak hobetzeko eta praktika hartzeko.
INTERES-GATAZKA... NOLA KONPONTZEN DUGU?
Beti ikuspegi praktiko batetik, eguneroko kasu errealak aztertuko ditugu, gizarteko kideen jokabide jakin batzuk arautzeko beharra ulertzeko: bide publikotik ibiltzea, egiten ditugun erosketak, langileen eskubideak, lapurreta edo eraso bat jasatea, istripuak, herentziak, ezkontza, isunak, enpresen legez kanpoko praktikak…
Talde-lanak egingo ditugu eta benetako epaiketetara joango gara.
Anatomia Aplikatua I batxilergo zientifikoko ikasleentzat edo anatomia eta fisiologiarekiko interes handia dutenentzat zuzendutako irakasgaia da. Ikuspegi praktiko eta aplikatu baten bidez, gorputzeko sistemek nola lan egiten duten ulertuko duzu, osasuna eta jarduera fisikoa mantentzeko.
Pintura-estudioak identitate artistiko bat eraikitzen duten lengoaia propioak ikertzea eta bilatzea ahalbidetzen du, bisualki komunikatzeko eta nolabaiteko konplexutasuna duten sormen-proiektuei heltzeko gai direnak.
Ikasgai honetako oinarrizko jakintzak Kultura Kontzientzia eta Adierazpena gaitasunaren sei osagaien eta horietatik eratorritako berariazko sei gaitasunen inguruan egituratzen dira. Gaitasun horiek pintura-lanen ezagutzan eta balorazioan, horien analisian eta tekniken harreran oinarritzen dira, bai eta horien erabileran ere, ekoizpen artistikoak egiteko, bai banakakoak, bai taldekoak, prozesu horiek erronka pertsonal eta aukera profesional berrietan txertatuz.
Laborategiko abileziak eta trebetasunak garatzea, prozedura, teknika, material eta tresnarik egokienak doitasunez erabiliz, prozesu fisiko, kimiko, biologiko eta geologikoei lotutako galderei erantzuteko. Horretarako, ikerketa lan txikiak egingo dira.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.
Aurten 1. batxilergoa ikasten ari diren ikasleei interesa duten 2. batxilergoko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D ereduaz euskaraz irakasten da, A ereduan gazteleraz.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 4ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Eragin al dezake estresak urdaileko ultzera bat?
Zergatik iraun dezake bizitza osoan haurtzaroko trauma batek?
Zer dira gure ametsak?
Nola ezagutu nork bere burua?
Eskola psikologikoak galdera horiei eta bururatzen zaizkizun beste askori saiatzen dira erantzuten modu zientifikoan.
(A ereduan)
Unibertsitatean fisika, kimika, biologia edo ingenieritza graduak ikasi nahi izatekotan ezinbesteko ikasgaitzat jotzen da. Fisikako atal garrantzitsu bat da, bakarrik batxilergoko 1.mailan apur bat lantzen dena.
(D ereduan)
Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaian, ikasleen garapen pertsonal eta sozial egokia bermatuko duen konpetentzia motorra hobetzeko eta norberaren edo besteen jarduera fisikoa planifikatzeko behar den autonomia garatzeko lan egiten da. Asmoa da, gainera, ikasleek gure gizartean aisia konstruktiboa zuzentzen duten oinarri kontzeptualak ulertzea, astialdian erabiltzeko, beste esparru batzuetan erabiltzea baztertu gabe.
(D eta A eredutan)
Ikasgai barri honetan, DBH4. Mailan Arte Eszeniko hautazkoa den gaiaren osagarri moduan enfokatzen da.
Batxilergoan badaude gure ikasleen artean, moda eta eszenara lotuta dauden gaiak interesatzen zazkiena.Horietara zuzenduta egongo litzateke.
Ikaslegoak aukera izan luke formakuntza artistiko eszenikoarekin hain lotuta dauden beste aspektu batzuk jorratzeko.
Aspektuak anitzak izango lirateke : atrezzo, eszena, jantziak josi, espazioak antolatu, makilajea (body paint….), moda, josi….
(D ereduan)
Ikasgai honetan gorputz adierazpena osatzen duten alderdi ezberdinak jorratzen dira. Motrizitatearen bitartez adierazpen ezberdinak garatzea izango da helburu, edozein dela bere forma (dantza, mimika, aurpegi espresioa…). Mugimenduaren dimentsio guztiak eta bere funtzio komunikatzaileak ezagutzea. Antzezpenak, inprobizazioa, dantzak, mimika. Talde lan praktikoak izango dira ikasgai honen ardatza.
(D ereduan)
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.