INSTALAZIOAK
LIBURUTEGIAK
Artaza eraikuntzako Liburutegia zabalik egongo da klase orduetan, irakasgai bat edo beste egin behar ez duten ikasleentzat, irakasgai solteak baino egin behar ez duten Batxilergoko 2. mailakoentzat eta liburuak kontsultatzeko.
Erromo Txiki eraikuntzako liburutegia zabalik egon ohi da atsedenaldietan ludoteka moduan.
2 Teknologia gelak
Egitura mekanikoen eraikuntza (zubi, garabi...).
Eragile mekanikoen erabilera (txirrika, espeka, hortzdun gurpilak...).
Transmisioak (abiadura murrizgailuak).
Eragile elektrikoen erabilera (trukatzaile, ibilbide amaierako etengailu, mikrorruptoreak...).
Elektromagnetismoa . Motor elektrikoen atalak. Eskuiladun motor eta txirrin elektronikoaren eraikuntza.
Eragile elektronikoa: LED diodoa, transistorea, kondentsadorea, errelea, LDR zelula. Sentsoreen eraikuntza.
Energia fotoboltaikoaren aplikazioak. Eguzki energia darabilen ibilgailu baten eraikuntza.
Kirol instalazioak
Pabilioi estalia, polikiroldegia
Gimnasioa
Voley-rako kanpoko pista
Eskubaloiaz eta areto-futbolean jolasteko kanpoko bi pista
Saskibaloirako kanpoko pista
Abiadurarako 100 metroko pista
Frontoi jokorako egokitutako hormak
Artaza Parkea , naturan murgildurik, zenbait ekintza edota entrenamendu sakonak egiteko.
Informatika gelak
Zentruan lau informatika gela daude. Beraien ordenagailuak Internet sarearekin konektaturik daude ADSL router baten bitartez . Ikasleen ohiko ikasketan ofimatikarako WORD, EXCEL, ACCESS, POWER POINT IRAKASTEN DIRA; hauetaz gain Internet , eta goi mailako programazio lenguaiak ere ikasten dituzte ikasleek. Gelak beste jakintzagaietan ere erabiltzen dira.
2 Plastika gela
Hainbat teknikaz lan egiteko beharrezkoa suertatzen den tresneria duen ikasgela (altzari bereziak, harraskak...). Aurrekoaz gain, adierazpen teorikoak egiteko ikus-entzunezko tresneria.
2 Musika gela
DBHko klaseak emateko musika-tresna egokiez hornituriko 2 ikasgela (pianoa, txirulak, xilofonoak, perkusio-tresnak).
LABORATEGIAK
Fisika
Artaza-Romo BHIko FISIKA laborategia, gela zabal batez osatuta dago, non ikasleek mekanika, elektrizitatea, magnetismoa eta termologia arloei dagozkien materialen bidez praktikak egiten dituzten. Aipaturiko gela hori, Fisika eta Kimika mintegian irakasten diren ikasgaietan landutako bideoak ikusteko bideo-gela bezala erabiltzen da.
Laborategien segurtasunak duen garrantzia itzela izan behar denez, laborategi honen diseinua gaur egun dauden segurtasun arauak kontuan hartu dira.
Biologia
Zentroko laborategiek indarrean dauden legeak betetzen dituzte. Ikasitako teoriaz gozatzeko eta esperimentatzeko maiz joan ohi dira ikasleak gela horietara.
Geologia
Laborategi honetan berariazko gaiak dauzkagu: iparrorratzak, altimetroak, lupak, binokularrak, eta abar , hau da, material egokia landaretza, flora, fauna eta mineralak aztertzeko.
Kimika
LABORATEGIA praktikak egiteko gela handiz eta produktu kimikoak gordetzeko biltegiaz horniturik dago. Bertan, Laborategi-teknikez gain, Batxilergoko Kimika-praktikak burutzen dira. Tresnak honakoa dira:
Gasak ateratzeko beira-arasa
Ura desmineralizatzeko trukagailu ionikoa
Lehortzeko berogailua
Hazkuntzetarako berogailua
Autoklabea
Ph-metroak
Urez eta areaz egiteko bainuontziak
Zentrifugailua
Kimika-tresnak
Deskargarako hodi-tresneria
Arlo didaktikoa zaintzeaz gain, eta arriskurik egon ez dadin, laborategian lan egiteko orduan , ziurtasun arauei arreta berezia jartzen diegu. Hori dela eta , larrialdietarako bi ate, begi-garbitzaileak, botika-kutxa, gas-arauzgailua, alarma,... eta beharrezkoa den tresna guztien jabe gara.
ARTE BATXILERGOKO GELAK
Irudia
Argazki laborategia: argazkiak handitzeko eta zuri-beltzez lan egiteko beharrezkoa den tresneriaz horniturik.
Irudiak tratatzeko ordenagailua
Kamara analogikoa eta digitala erabiltzeko, argiztapena eta atzealdeak dituen gela berezia.
Arte Marrazketa
Kabaleteak
Mahai horizontalak toleskorrak
Muntaiak egiteko objektuak
Igeltsuzko estatuak
Kopia klasikoak
Benetako neurriak dituen modelo artikulatua
Bolumena
Erliebeak eta eskulturak hainbat materialez (buztina, kartoia, burdin haria, zura, polispana ,..) eta hiru neurritan lanak gauzatzeko ikasgela.
Zeramikarako labea, porexa zatitzeko makina, modelatzeko kabaleteak ...
Tresnak: zulagailuak, zerra bereziak ...
Pintura
Tornua
Kabaileteak
Aerografoa
Irudiak eta Elektrografiaren trataetarako fotokopiagailua
Teknika grafikoak
Grabatuen estanpaziorako torkulua
Hainbat prozedura lantzeko materiala (akuarela, oleoa, tintak,..).
Kabaileteak
Grabatuaren teknika ezberdinak lantzeko tresnak: punta lehorra, burilak, gubiak, kobrezko xaflak, metakrilatoa, zura ...