Idazkaritza
Idazkaritzak ikastetexeko izan diren edota diren ikasleen dokumentuak zaindu eta kudeatu egiten ditu, baita ikastetxeari atxikitutako zentruenenak ere.
Familiak eta ikasleak laguntza emateko eta egin gehar dituzten bideratze guztiak errazteko prest dago.
Jendeaurreko ordutegia (urria-maiatza):
Astelehenetik ostegunera 8:30etik 15:30era
Ostiralean 08:30etik 14:00etara
KUDEAKETAK
Matrikulazioa eta onarpenak
Oraindik ez dago 2024/2025 aurrematrikulazioari buruzko informaziorik.
2023/2024 datak:
DBH. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra
Batxilergoa. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2024ko apirilaren 8tik 19ra
Tituluak
BATXILERGOKO ETA DBHKO TITULUEN ESKAERA ETA BILTZEA.
DBHko ikasleak , zikloko jakintzagaiak gainditzen baditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko baimena dauka, titulu hori DBHko ikasketak amaitu ondoren , urte baten buruan Institutuko idazkaritzan jaso ahal du, inolako tasarik ordaindu barik.
Batxilergoko ikasleak, curriculum osoa gaindituz gero, dagokion modalitateko tituluaren eskaera egin behar du; horretarako noten buletinarekin batera eskaera-inprimakia eta horren azalpenak emango zaio.
Batxilergoko titulua eskuratzeak, 2024 ikasturterako, hurrengo tasa ofizial hauek ditu:
OHIKOA 47,33 €
Familia ugaria, kategoria orokorra 23,67€
Familia ugaria, kategoria berezia 0 €
BATXILERGOKO ETA DBHKO TITULUEN KOPIAREN ESKARIA
Institutu honetan ikasketak egin dituztenek, baita ikastetxe honetan lotuta dauden ikastetxeetan ikasi dutenek ere, galdu egin duelako, lapurtzea eta ,edo beste arrazoiengatik , tituluaren kopia eska dezakete ikastetxe honen idazkaritzan, dagozkien tasak ordainduta eta hurrengo dokumentu hauek ekarriz:
Eskariaren inprimakia beteta
Ikasle ohiaren NAN-aren fotokopia
Dagozkion tasak ordainketaren kopia
Aurreko eskaerak, 2017 ikasturterako, dituen tasak hauek dira:
OHIKOA 7,09 €
Familia ugaria, kategoria orokorra 3,55 €
Familia ugaria, kategoria berezia 0 €
OHARRA: DBHko Tituluaren kopia eskatzen duenak ez dauka inolako tasarik ordaindu beharrik.
Bekak eta laguntzak
Liburu Solidarioa (matrikularekin batera)
Liburuen mailegua DBHn.
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak (uztailetik irailera)
Jantokirako eta eskola-materialerako dirulaguntza.
Atzerrian hizkuntzak ikasteko bekak (normalean azaroan)
Udan hizkuntza bat atzerrian ikasteko laguntza ekonomikoa. Adibidez, 2024ko deialdia.
Ikasleak garraiatzeko banan-banako dirulaguntzetarako deialdia (datarik gabe)
Ikastetxetik urrun bizi diren edo behar bereziak dituzten ikasleentzako dirulaguntza. 2024tik aurrera, biak deialdi berean izapidetuko dira.
Batxilergoko sari bereziak (normalean maiatzan)
Adibidez, 2024 deialdia.
OHARRA: Datak eta informazio zehatza webgune honen orri nagusian argitaratzen dira, deialdia irekita dagoenean.
Ziurtagiriak
Titulu eta Ziurtagiriak beharrezkoak dira ikasketa desberdinak egiteko, oposaketetan aurkezteko edo bekak eta dirulaguntzak eskatu ahal izateko. Atal honetan B1, B2, Historia Akademikoa eta Matrikula Ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzu.
Dokumentu horiek guztiak Ikasguneako zure kontuan aurki ditzakezu (2015-16 ikasturtetik aurrera). Ez baduzu, oso erraza da bat sortzea, eta oso erosoa izango zaizu etorkizunean. Bestela, hurbildu ikastetxeko idazkaritzara eta lagunduko dizugu.
B1 EUSKARA SALBUESPENA
2008ko apirilaren 16az geroztik DBH graduatua ikasketen curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz bukatu dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluari dagokionez, ezinbestekoa izango da, halaber, euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia gaindituta izatea etapa horretako lau mailetan.
B2 EUSKARA SALBUESPENA
2008ko apirilaren 16az geroztik Batxilergo edo goi-mailako teknikari titulazioak ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dute aurkeztu behar Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.
HISTORIA AKADEMIKOA
Dokumentu ofiziala da non agertzen diren ikasleak egindako irakasgaiak ikasturte bakoitzeko eta lortutako emaitzak. Ikastetxeko zuzendariak eta idazkariak sinatutako dokumentua. Ikasleak ziklo bakoitza bukatzean sortzen da (DBH4 eta Batxilergoko 2).
Galtzea edo lapurtzea gertatuz gero, horren kopia eska daiteke ikastetxeko idazkaritzan edo web honetan dagoen formularioaren bidez.
MATRIKULA ZIURTAGIRIA
Indarreko ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek , egoera hori ofiziala den edo ez den organismo baten aurrean baldin eta aurkeztu behar badute, matrikulazioaren ziurtagiria eska dezakete ikastetxeko web atarian dagoen estekatutako formularioaren bidez edo zuzenean ikastetxeko bulegoan.
Euskara salbuespenak
Euskara eta literaturaren salbuespenak, baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat, adin txikikoaren arduradun legalaren eskaeraren ondorioz ematen dira.
Salbuespenak urtero urrian eskatzen dira, idazkaritzan, eta horretarako prestaturiko orrian. Matrikula ikastaroa hasita dagoela egiten bada, hilabete izango da eskatzeko.
Inprimakia deskargatzeko sakatu hemen.