Jantokia
*Jantoki-zerbitzuarekin zalantzarik izanez gero, mesedez, jo jantokia@artazaromo.com helbidera.
Jantoki zerbitzuaren kudeaketa zuzena da, Eusko Jaurlaritzak finkaturiko arautegiaren arabera. Honek esan nahi du kudeaketaz Ikastetxea arduratzen dela, eta Administrazioak ezartzen dituela janariaren prezioa, enpresa hornitzailea, sukaldeko eta zaintzeko langileen gastuak eta ardurdunak.
A) Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 14:30etik aurrera.
B) Enpresa Hornitzailea:
Menuak hornitzeko zein pertsonal guztiaren ardura eramateko, Eusko Jaurlaritzak aukeratu duen enpresa EUREST da.
C) Menuaren prezioak
Garraio-eskubidea duen ohiko ikasle bazkaltiarra: menua 3,30€
Ohiko ikasle bazkaltiarra: menua 4,60€
Ikasle bazkaltiarra ez ohikoa: menua 5,20€
Gainerako erabiltzaileak: menua 8,10€
D) Ordaintzeko modua:
Ohiko erabiltzaileek banku-helbideratzearen bidez ordaintzen dute urritik maiatzera arte zortzi agiri bidaliko dira, hilearen 5etik 15era bitartean. Ez dago diruz ordaintzerik.
Ezohiko erabiltzaileek jantokia erabili ahal izateko abisua eman behar izango dute, gutxienez, 48 ordu lehenago. Bazkaltzen duten egunean bertan ordaindu beharko dute.
Bi ordainketa egiten ez badira, jantokiko zerbitzuari uko egiten zaiola suposatzen da.
E) Jangelaren arduradunarentzako jakinarazpenak:
Edozein ohar idatziz aurkeztu behar da, eta arduradunari eman, absentzia-justifikazioak sartuta.
Jangelako behin betiko bajaren eskaera eman behar izango da gutxienez, aste bete aurretik. Bestela, hurrengo hilabete osoa kobratuko zaio.
F) Dirua itzultzeko sistema:
Eusko Jaurlaritzak bidalitako Jantoki arautegiaren arabera, joan ez deneko egunengatik kuota (partziala) itzultzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
Jantokira gutxienez aste bat ez joatea.
Huts egin baino 48 ordu lehenago jakinaraztea.
Ikasle bazkaltiarrak Hezkuntza Sailaren jantokiko diru laguntzarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
Bekadunei, ordaindutakoa itzuliko zaie, itzulketek eragindako gastuak izan ezik.
G) Piknik jantokian irteeretan:
Institutoak EZ du piknikik ematen jantokiko ikasleei. (Jantokiko kuotan egun horretako menuaren erdia deskontatuko zaie, hau da 2,30 euro). Etxetik janaria ekarri beharko dute.
H) Justifikatu gabeko hutsegiteak:
Ikaslea ez bada joango, jantokiko arduradunari zuzenean abisatu behar zaio jantokia@artazaromo.com helbidearen bidez, Jantokira mezu bat bidaliz Inika bidez edo jantokiko langileei ohar bat bidaliz (ez da nahikoa tutoreari jakinaraztea, informazioa ez baita jantokira iristen).
Justifikatu gabeko hutsegiteak jantokira %15 baino gehiago badira, jankideak jantokirako eskubidea galduko du institutoko erabakiko duen hainbeste egun baino ordurarteko kuotak berdin ordaindu beharko ditu, kasu batzuetan baja eman ahal zaio.
I) Diziplina:
Institutoko arauak jantokian mantentzen dira eta ez betetzekotan, klasean egongo balira ondorioak izango dira.
Jantokiko batzordea:
Ordezkaritza Organo Goreneko partaideen artean hautatzen da eta jantokiko kudeaketa osoaz arduratzen da, jantokiko arduradunarekin eta ikastetxeko idazkariarekin batera.
Eraketa: zuzendaria, jantokiko arduraduna, bi guraso, bi ikasle eta idazkaria.
Amaitzeko, jantokiaren erabilera batez ere DBHko ikasleei zuzenduta bada ere, ikastetxeko beste edornork erabil dezakeela gogorarazten dugu (ikasleek, irakesleek, irakasle ez den pertsonala eta abar), bazkide hauentzako menuaren prezioa 8,10€ da.