Gurasoen Elkarteak (IGE) bultzatutako zerbitzu honen helburu nagusia zerbitzuaren hezkuntza-kalitatea hobetzen laguntzea eta informazioa eta aholkularitza ematea da, bai familiei bai elkarteko ikasleei. Eginkizun nagusiak hauek dira:
Ikasleei banakako arreta psikologikoa eskaintzea ikasteko dituzten zailtasun edo arazo pertsonaletan.
Ikasketa lanbide orientabidea.
Lan -teknikak
Norbere burua ezagutzea eta onarpena lortzea.
Talde harremanak, sor daitezkeen arazoak, elkarbizitza, partaidetza, komunikazioa ...
Gurasoei informazio psikologikoa edo psikopedagogikoa eskaintzea.
Halaber, zuzendaritza taldearekin pedagogikoak diren gaiak antolatzen eta planifikatzen laguntzen du.
Hezkuntza premia bereziak diren kasuetan Institutuko psikologoa, Terapeutikarako Pedagogiaren arduraduna, Berritzegunekoekin eta era batean edo bestean ikasle horiekin erlazionaturik dauden pertsonekin harremanak mantentzea da gure asmoa, bai maila sozialean bai Institutuan integrazio egokiena lortzeko helburuarekin.
Maria Costa Arruabarrena psikologoa (KOL. zk. BI-02733) Soluzioetan eta Familia Terapian Oinarritutako Terapia Laburrean trebatua, zentroan hiru egunez egongo da.
Guraso-elkarteko kide izan nahi duten guztiek hitzordua har dezakete 944 287 852 edo 944 287 854 telefonoetara deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz psicologa@artazaromo.com helbidera. Arreta ordutegia asteartetik ostegunera da, 09:30etik 14:30era.