Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak ikasleek bizitzarako funtsezko konpetentziak eskuratzea du helburu, bizitzari aurre egiteko oinarrizko gaitasunak barneratzeko, egunekotasunaren eremu pertsonal, profesional eta emozionalari aurre egin ahal izateko, XXI. mendeko erronkei euskal gizartetik erantzuteko.
DBH 2 ziklotan banatuta dago:
Gure kasuan DBHko 1. zikloko ikasleek RomoTxikiko eraikinean ikasten dute LH-DBH trantsizioa modu mailakatuan egin dezaten. Eremuka metodologiak arlo desberdinetako ikasgaiak elkarlanean jartzen ditu ikaslearen ikasketa prozesua inguruko errealitatearekin lotuz. Gainera, orientazio mintegiko pedagogia terapeutikoko profesionalek ikasleen behar eta aniztasunari erantzuteko plangintza estrukturatuaren parte dira.
2. zikloko DBH 3 eta 4ko taldeak RomoHandin biltzen dira batxilergoko ikasleekin batera. Maila garrantzi handia ematen zaio orientazio akademiko lanari, euren ibilbide akademiko-profesionala erabakitzeko bidean lagunduta sentitu daitezen. Horrez gain, hautazko eta modalitate eskaintza anitza daukagu: Arte/Musika, Zientzia eta Giza Zientziak.
DBHko 1. mailako ikasleen matrikulazioak hainbat aukera ditu aukeratzeko. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: Aukeratu bat.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Gorputz Hezkuntza Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleen osasun eta kirol ohituretan sakontzen duena modu praktikoan, jolas eta kirol ekintzen bitartez. Horrez gain osasun emozionalaren inguruko hausnarketa lantzen du ere bai.
Teknologia eta Digitalizazioaren Hastapenak eguneroko bizitzan dagoen mundu teknologikoa gertutik ezagutzeko pentsatua dago. Teknologiaz inguraturik bizi gara: etxean, lanean, aisialdian eta komunikatzeko moduan. Teknologia ulertzen, arduraz erabiltzen eta, batez ere, sormenez erabiltzen ikastea etorkizunerako tresna ezinbestekoa da.
Ikasgai honetan egunerokoan erabiltzen dituzun teknologia askoren funtzionamendua ezagutuko duzu, arazoak konpontzen, irtenbideak diseinatzen eta taldean lan egiten ikasiko duzu. Gaur egungo munduan lankidetza funtsezkoa da, aurrerapen handiak elkarlanean sortutako ideien eta talentuen batuketa baitira. Irakasgai honetan, etengabeko aldaketan dagoen ingurune batera egokitzen lagunduko dizuten gaitasunak garatuko dituzu.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Erlijioak, gure historia eta kulturan eragin handia izan du eta dauka. Gaur eguneko egoera asko eta errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da erlijioen inguruko gako garrantzitsuenak ezagutzea.
Beste alde batetik, zuek zarete, PERTSONA eta ikasle bezala, punturik inportanteena gure ikasgai honetan; badakizue beti edukiko gaituzuela entzuteko eta laguntzeko prest, ahal dugun neurrian. Zuek, ikaslegoa, zaretelako gure aktiborik handiena.
DBHko 2. mailako ikasleen matrikulazioak hainbat aukera ditu aukeratzeko. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: Aukeratu bat.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Gorputz Hezkuntza Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleen osasun eta kirol ohituretan sakontzen duena modu praktikoan, jolas eta kirol ekintzen bitartez. Horrez gain osasun emozionalaren inguruko hausnarketa lantzen du ere bai.
Filosofia Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleek nerabezaroan bizi dituzten gatazka eta dilemei, zein gaur egungo gizartean aurkitzen ditugun erronkei heltzen zaie solasaldi argudiatua erabiliz tresna nagusitzat. Norberaren autonomia kritikoa garatzea du helburu nagusi eta hori modu praktikoan egiten du, eztabaida, jolas eta bestelako pizgarriak erabilita. AUSARTU ZAITEZ ZURE KABUZ PENTSATZERA!
Tresna berriak ezagutu nahi? Elkar-komunikatutako mundu honen tripak deskubritzeko jakin mina? DBH bukaeran, ikasleek gaitasun digital maila batera heldu behar zarete gaur egungo gizartean topatuko dituzuen erronkei aurre egiteko; IKTn maila hori ziurtatuko duzue modu praktiko batean.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Erlijioak, gure historia eta kulturan eragin handia izan du eta dauka. Gaur eguneko egoera asko eta errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da erlijioen inguruko gako garrantzitsuenak ezagutzea.
Beste alde batetik, zuek zarete, PERTSONA eta ikasle bezala, punturik inportanteena gure ikasgai honetan; badakizue beti edukiko gaituzuela entzuteko eta laguntzeko prest, ahal dugun neurrian. Zuek, ikaslegoa, zaretelako gure aktiborik handiena.
DBHko 3. mailako ikasleen matrikulazioak hainbat aukera ditu aukeratzeko. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: Aukeratu bat.
Hirueleduna: Biologia-Geologia ikasgaia euskaraz ala ingelesez ikasteko asmoaz galdetzen da atal honetan.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Gorputz Hezkuntza Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleen osasun eta kirol ohituretan sakontzen duena modu praktikoan, jolas eta kirol ekintzen bitartez. Horrez gain osasun emozionalaren inguruko hausnarketa lantzen du ere bai.
Adierazpide artistikoak ideiak, sentimenduak eta emozioak kanporatzea eta komunikatzea du ardatza. Bere helburu nagusia ikasleak adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da; era praktiko batean, ideiak, sentimenduak eta emozioak askatzeko asmoz, eta horrekin batera sormena pixten.
Zure ustez, gai izango zinateke makina baten funtzionamendua kontrolatzeko programa bat egiteko edo mugikorretarako aplikazio bat egiteko?
Irakasgai honetan, helburu zehatzen bat duten edo robot baten funtzionamendua kontrolatzen duten programak egiten ikasiko duzu. Izugarri entretenigarria izateaz gain, diziplina honek funtsezko trebetasunak sustatzen ditu, hala nola pentsamendu logikoa, arazoak konpontzea eta lankidetza. Gainera, programazioarekin eta ingeniaritzarekin esperimentatzeko aukera ematen du, teknologiak funtsezko eginkizuna duen etorkizunerako prestatuz.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.
DBHko 4. mailako ikasleen matrikulazioak hainbat aukera ditu aukeratzeko. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: Aukeratu talde bakoitzeko hautazkoetako bat.
Hirueleduna: Geografia eta Historia ikasgaia euskaraz ala ingelesez ikasteko asmoaz galdetzen da atal honetan.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Ibilbidea: A eta B ibilbideen artean aukeratu behar da: A ibilbidea lanbide heziketa egiteko edo matematika gabeko batxilergoa egiteko zuzenduta dago eta B ibilbidea batxilergoan matematika egin ahal izateko.
Ibilbidearen hautazkoa: Aukeratutako ibilbidearen arabera, hautazko eskaintza desberdinak eskaintzen dira, hala nola Latina, Fisika-Kimika edo Digitalizazioa.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Gaur egun, gure gizarteen etorkizunari buruzko eztabaiden erdigunean dago zientzia.
Kultura zientifikoa izateak berekin dakar zientzia praktikatzea eta konpetentzien ikuspegitik eguneroko bizitzara eramatea. Irakasgai hau ikasgelan sartzeak eskatzen du ikasleen alfabetatze zientifikoan sakontzea eta, horrela, kultura zientifikoa txertatzea.
Landuko diren gaiak, ingurumeneko arazo nagusiak, zientzia-proiektuen nondik norakoa, komunikazio zientifikoa, material berriak, energi iturri berriak, planetaren etorkizuna, ohitura osasungarriak, bai eta, astronomia eta momentuan ager daitezkeen zientziarekin lotutako berrien hausnarketa.
Ikerketa lan ezberdinak eta eguneroko bizitzari lotutako zientzia arloko ikas-egoerak landuko ditugu.
Arte eszenikoak irakasgaiaren helburua da interpretazio, sorkuntza, produkzio eta komunikazio-prosezu eszenikoetara hurbiltzea. Irakasgai honetan, zure adierazpen gaitasunak eta gasitasun kinesikoak, zure auto-kontzientzia emozionala eta afektiboa eta taldearekiko parte-hartzea eta konpromezua hobetuko dituzu. Nola? Adierazpen-praktikaren, ahotsa lanaren eta eszenako presentziaren bidez. Gorputz teknikak, inproa eta zuzeneko obren antzezpenak egingo ditugu. Zure irudimena ere askatuko duzu gidoi laburren sorkuntzan. Eta noski, ikasturtean zehar antzerki emanaldi klasiko edota garaikide batzuk ikusteko aukera izango duzu.
AUSARTU ZAITEZ ZURE KABUZ PENTSATZERA! Ikasgai honen helburua gure mundua aztertzeko betaurreko kritikoak jartzea da. Solasaldi filosofikoen bitartez eta bestelako dinamika aktiboekin elkarrekin pentsatzeko aukera ematen digu ikasgaia. Nolakoa litzateke gizarte ideala? Nola eraikitzen dugu gure identitatea? Askeak al gara? Galderak mahai gainean jarri eta elkarrekin erantzuten saiatuko gara. Metodologia praktikoa izango da.
Matematika B klaseetan, denbora faltagatik, lantzen ez dugun matematika jarriko dugu praktikan. Metodologia dinamikoa erabiliko dugu: erronkak, proiektuak, baliabide digitalak…, bakarka zein taldeka; sormena, abstrakzioa eta autonomia praktikan jarriz.
(Aplikatuak) eguneroko bizitzako egoerekin zerikusia duten problemen ebazpenaren, ikerketaren eta analisi matematikoaren bidez garatzen da. Humanitate edo Arte Batxilergoatara edo lanbide Heziketarako bideratuta dago.
(Akademikoak) eguneroko bizitzako egoerekin zerikusia duten problemen ebazpenaren, ikerketaren eta analisi matematikoaren bidez garatzeaz aparte, prozedura aljebraikoetan sakontzen du, testuinguru matematikoak, zientifikoak eta sozialak txertatuz. Gizarte Zientziak edo Zientzia eta Teknologia Batxilergoetara bideratuta dago.
Gaur egunean gizartean erabiltzen den kultura zientifikoa dela eta, DBHko 4. Mailako fisika eta kimika irakasgai honek jakintza-oinarri bat ematen die ikasleei, zientziaren zati handi batekin lotutako informazioak, albisteak, eztabaidak, .... ulertzen lagunduko diena, DBHren ondoren egingo dituzten ikasketak alde batera utzita. Ikasgai honek, ikasleak fisikaren eta kimikaren oinarrietara eramango ditu modu hurbilean eta esperimentalean, eta ikasgelako zein laborategiko jarduera praktikoez gozaraziz.
Irakasgai honek funtsezko bi helburu ditu:
Lehenengoa, latina ikasten eta erabiltzen hastea, kontuan hartuz hizkuntza hori gaztelaniaren eta gainerako hizkuntza erromanikoen jatorria dela, eta euskararen bilakaeran ere eragina izan duela.
Bigarrena, gizarte eta kultura (mitologia eta erlijioa, ikuskizunak, eraikuntzak,...) erromatarraren ezaugarri nagusiak eta bere mota guztiko ondarea ezagutzea.
Latina Gizarte Zientzietako Batxilergoa aukeratuko dutenentzat gai oso egokia da.Honen ondoren ikas daitezke Filologia, Zuzenbidea, Magisteritza, Kazetaritza eta letrekin lotutako karrera guztiak.
Tresna berriak ezagutu nahi? Elkar-komunikatutako mundu honen tripak deskubritzeko jakin mina? DBH bukaeran, ikasleek gaitasun digital maila batera heldu behar zarete gaur egungo gizartean topatuko dituzuen erronkei aurre egiteko; Digitalizazioarekin maila hori ziurtatuko duzue modu praktiko batean.
Biologia eta Geologiako irakasgaia da biderik onena ikasleek arlo hauetan prestakuntza hobea izateko, egungo mundua hobeto ulertzeko eta euren garapenerako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko behar duten alfabetatze zientifikoa eskuratzeko. Biologiarekin lotutako jakintzak zelula, genetika eta eboluzioa izango dira. Geologian, aldiz, geosferaren egitura eta dinamika, Lurraren historia eta Lurra unibertsoan aztertuko dira. Aldi berean, proiektu zientifikoak eta laborategiko praktikak egingo dira jakintza teorikoak praktikan jar ditzaten.
Ikasgai honetan garapen teknologiak, automatizazioak eta robotizazioak landuko dira proiektuen bidez. Taldean lan egingo dugu iraunkortasuna, fabrikazio-prozesua, materialen hautaketa egokia, manipulazio-teknikak edo kontrol-sistemak bezalako kontzeptuak landuz oso modu praktikoan.
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Adierazpide artistikoak ideiak, sentimenduak eta emozioak kanporatzea eta komunikatzea du ardatza. Bere helburu nagusia ikasleak adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da; era praktiko batean, ideiak, sentimenduak eta emozioak askatzeko asmoz, eta horrekin batera sormena pizten.
ETORKIZUNEAN, ZER EGIN NAHI ETA AHAL DUT?? Hasteko, sakonduko dute, alde batetik, nork bere buruaren ezagutzan beren gaitasun pertsonalak ezagutuz eta bereganatuz, eta, bestetik, besteen ezagutzan eta onarpenean: giza, gizarte- eta kultur-portaerak. Gero, behin beren gaitasunen autoanalisia eginda, egungo prestakuntza- eta enplegu-aukerak azalduko dizkiegu haien bokazioa deskubritzen laguntzeko, eta, horrela, erabakitzea proiekzio profesionalerako zer ibilbide akademiko behar duten.
Ikasgaiaren izenak esaten duen moduan, gure ikastetxearen komunitatea kontutan hartuta, ikasleek beraien interesak adierazten dituzte eta hoien inguran proiektu ezberdinak burutzen dira. Adibidez, pasa den urtean, Agenda 30aren inguruko proiektuak eta Gela egonkorrarekin elkarlanean aritzeko ekimenak antolatu ziren.
"Erlijioak, gure historia eta kulturan eragin handia izan du eta dauka. Gaur eguneko egoera asko eta errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da erlijioen inguruko gako garrantzitsuenak ezagutzea.
Beste alde batetik, zuek zarete, PERTSONA eta ikasle bezala, punturik inportanteena gure ikasgai honetan; badakizue beti edukiko gaituzuela entzuteko eta laguntzeko prest, ahal dugun neurrian. Zuek, ikaslegoa, zaretelako gure aktiborik handiena."