Mikel Manso (mintegi burua): irorimikelmanso@artazaromo.com
Nagore Ibaibarriaga (Romo Txikiko, DC taldeetako eta gela egonkorreko orientatzailea): ororinagoreibaibarriaga@artazaromo.com
Maider Peña (DBH 3, DBH 4 eta batxilergoko orientatzailea): irorimaiderpena@artazaromo.com
INIKA bitartez edo emailez.
Orientazio mintegiak laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie irakasle, ikasle eta familiei, ikasleen hezkuntza prozesua aurrera eramateko. Esparru hauetan egiten dute lan:
Irakasleekin batera ikasleen ikasteko zailtasunak hautematea.
Irakasleei eta familiei aholkua eman, ikasleen beharrei erantzuteko neurriak aplikatzeko, eta hauen jarraipena egitea.
Ikastetxeko ikasleentzat orientazio profesionaleko programa bat prestatzea etapa ezberdinetarako, ibilbideak eta etorkizun profesionalak aukeratzeko.
Tutoretza-plana prestatzen aholkatzea eta maila bakoitzeko tutoreekin.
Ikasleei eta familiei aholkuak ematea, bereziki kontu hauetan: garapen pertsonalari eta akademikoei buruzko gaietan, hezkuntza-etapen arteko trantsizioan eta hezkuntza- ibilbidea hautatzekoan.
BAT taldearen barruan, jazarpen eta suizidio protokoloen esku-hartzeak koordinatzea.
Ikastetxean sor daitezkeen jokabide-arazoei aurre egiten eta horrelakoak konpontzen laguntzea.
Prebentzioarako ekintzak proposatzea eta aurrera eramatea elkarbizitza positiboa sustatzeko.
Kanpoko eragile askorekin koordinatzen gara: Berritzegunea, unibertsitateak, Osakidetza, Getxo eta Leioako udaleko Gizarte Zerbitzuak, gabinete psikopedagogikoak, etab.