2025-26 Aaurrematrikula DBH
Otsailaren 3tik 14ra
Otsailaren 3tik 14ra
Eskabideak online egin daitezke ikasgunearen bidez ala aukeratutako lehenengo ikastetxean. Gure idazkaritzako ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:30-15:00 eta ostiraletan 08:30-13:30.
EGUTEGIA
Ate irekiak: 2025eko urtarrilaren 29an 18:30ean.
Aurrematrikula: 2025eko otsailaren 3tik 14ra.
Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2025eko martxoaren 5ean. Kontsultak egitea eta erreklamazioak aurkeztea: 2025eko martxoaren 13ra arte.
Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2025eko martxoaren 18an. kontsultak egitea: 2025eko martxoaren 25era arte.
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola Kontseiluan: 2025eko martxoaren 25era arte.
Eskabidean atzera egitea: 2025eko martxoaren 25era arte.
Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 15ean. Kontsultak egitea: 2025eko maiatzaren 26ra arte.
Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 25ean.
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2025eko maiatzaren 26ra arte.
Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte.
Plazen erreserbaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte.
Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte.
Bat. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, ez da horietako bat bera ere kontuan hartuko.
Ez. Zure eskabidean nahi beste eskaera egin ditzakezu: ikastetxea eta hizkuntza-eredua. Ahal beste eragin-eremuko zentro eskatzea gomendatzen da, batez ere etxetik hurbilen daudenak, hautatu gabeko ikastetxe bati esleitzea saihesteko.
Ez. Bere lehentasunen arabera ordenatu behar dituzu eskaerak, esleipenean ordenazio horren arabera ahal duen onena esleituko zaizulako.
Ez. Gaur egun bi urteko edo goiko maila batean matrikulatuta badago eta ikastetxean eta hizkuntza-eredu berean jarraitu nahi badu, bere iraupena bermatuta dago, betiere ikastetxeak egiten ari denaren hurrengo maila ematen badu, eta, beraz, ez du inolako eskaerarik aurkeztu behar.
Bai, hizkuntza eredu berean jarraitzea bakarrik duelako bermatuta.
Ez.
Bi alderdien arteko adostasuna behar da eskaera izapidetzeko, salbu eta epai judizial batek baimena ematen badio bakarrik gurasoetako bati, ikastetxea batean onartzeko edo lekuz aldatzeko eskatzeko. Adostasunik ez badago, ezingo da eskaera izapidetu harik eta hori baimentzen duen epai judiziala aurkezten den arte.
Bi modutan: Internet bidez (on-line) edo aurrez aurre, zure lehen aukerako ikastetxean.
Eskaeraren eragina berbera da, baina horrela egiten baduzu, ez duzu eskatzen duzun zentrora joateko beharrik. Era berean, eskaneatuta, eskatutako dokumentazioa erantsi ahal izango duzu, bai nahitaezkoa, bai baremoaren puntuazioa lortzeko gehitu nahi duzuna.
Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo haren gurasoak edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofizial baliokidea.
Aita, ama edo tutorearen NAN edo ANT fotokopia. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada eta nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak balioztatzen badu dokumentu hori.
Eskatzailea EAEn bizi bada, eta datuak kontsultatzeko baimena ematen badio Hezkuntza Sailari, ez da beharrezkoa izango errolda-ziurtagiria aurkeztea. Bestela, udalak emandako ohiko bizilekuaren (ikaslearena, aitarena, amarena edo tutorearena) errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Hala ere, Basauri, Bermeo, Leioa, Ortuella, Mungia eta Usansolon erroldatutako eskatzaileek, eta EAEtik kanpo bizi direnek, ohiko bizilekuaren errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek, gehienez, hiru hilabeteko antzinatasuna izango du.
EAEtik kanpo ikasten badu, egindako ikasketen ziurtagiria, gaur egun egindako maila zehaztuta.
Ikaslea familia-harreran hartzen bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria. Esate baterako: ezkontide ohiaren baimen-idazkia, eskaera bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria).
Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, egoera hori ziurtatzen duen mediku-txostena.
Eskatzailearen gizarte- eta hezkuntza-egoerari buruzko galdetegia, zeinaren bidez zehaztuko baita, dagokion plaza-erreserbaren ondorioetarako, nork duen berariazko hezkuntza-laguntzaren premiarik, eremu horretan zaurgarritasun handiena izateagatik. Aurreko prozesu batean galdetegia jadanik bete duten pertsonen kasuan, orduan emandako erantzunak hartuko dira kontuan.
Eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean anai-arrebak ikasten izateagatik,Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibiduala edo bestelako egiaztagiri ofiziala.
Bizilekutik hurbil egoteagatik. EAEtik kanpo, Basauri, Bermeo, Leioa, Ortuella, Mungia eta Usansoloko udalerrietan bizi bada, edo Hezkuntza Sailari udal-erroldan erregistratutako datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez badio, familia-erroldaren ziurtagiria.
Ama, aita edo legezko tutorearen lantokitik hurbil egoteagatik, enpresako langileenarduradunaren ziurtagiria edo, autonomoen kasuan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren ziurtagiria.
Familia-errentako puntuei dagokienez, EAEn bizi bazara, Foru Ogasunean errenta-datuak egiaztatzeko baimen-idazkia. EAEtik kanpo bizi bazara, 2023ko errenta-aitorpenaren fotokopia. Era berean seme-alaba adingabeen kopurua frogatzeko, Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibiduala edo bestelako egiaztagiri ofiziala.
Eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egiten duen ama, aita edo legezko tutorea izanagatik, Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibiduala edo bestelako egiaztagiri ofiziala. Halaber, lan-egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Familia ugarikoa izanagatik, EAEn bizi bada, nahikoa da Hezkuntza Sailari baimena ematea egoera hori Justizia eta Giza Eskubideen Sailean kontsultatzeko. Bestela, titulu ofizialaren fotokopia.
Erditze anizkoitza izateagatik, kopia jaiotza-ziurtagiriak, Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibiduala edo bestelako egiaztagiri ofiziala.
Guraso bakarreko familiakoa izateagatik, Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibiduala edo bestelako egiaztagiri ofiziala eta urruntze-aginduaren kopia edo beste dokumentu ofizial bat.
Ikaslearen edo beste familia-kideren desgaitasunagatik, dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo Estatuko antzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria.
Ondoko kasuetan:
Ikastetxeko Eskola Kontseiluak onartutako irizpideak betetzeagatik.
Bazkide kooperatibista izateagatik.
Familia-unitatea nahitaezko mugikortasuna, sortutako desgaitasuna edo genero-indarkeriaren edo terrorismoaren ondoriozko bizileku-aldaketa beharra izateagatik.
Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izateagatik, egoera hori egiaztatzen duen agiria.
Lehenengo aukeran adierazitako ikastetxean eta berak ezarritako idazkaritza-ordutegian
Bai, baina ikastetxe bakoitzean kooperatibista izateagatik, Eskola kontseiluak emandako puntuengatik edo ikasten edo lan egiten duten senitartekoak izanagatik berariazko baremo-puntuak eskuratu nahi badituzu, ziurtatu behar duzu eskatutako zentro bakoitzean eta kasu bakoitzean eskatutako irizpidea betetzen dela; horretarako, hala dagokionean, beharrezkoa den egiaztagiria aurkeztu beharko duzu on- line ezarritako aplikazioan edo aurrez aurre dagokion ikastetxe bakoitzean eta beti ere epearen barruan. Beste ikastetxeen baremo espezifikorako dokumentazio hori entregatzeko, beharrezkoa da aldez aurretik eskabidea lehen aukerako zentroan izapidetu izana.
Ez. Epean nahitaezko dokumentazio guztia aurkezten ez badu, eskabidea osatu gabe geratuko da, eta ez da kontuan hartuko plazak esleitzerakoan. Bestalde, esleipenean ez dira kontuan hartuko epe barruan egiaztatu gabeko baremoko puntuak.
3 urteko gelan, Lehen Hezkuntzako 1. mailan eta DBHko 1. mailan onartzeko eskaerek, baldin eta atxikitako ikastetxeetatik badatoz, lehentasuna izango dute atxiki gabeko ikastetxeetatik datozenen aurretik.
2, 3 eta 4 urteko mailetarako ikasle zaurgarrientzako ikaspostuen erreserba aplikatuko da, hau da, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen eskaera-kopuruak ez badu gainditzen horretarako erreserbatutako plaza-kopurua, ezaugarri horiek dituzten ikasle guztiak onartuko dira. Era berean, hezkuntza-premia horiek ez dituzten ikasleen eskaera-kopuruak erreserbatutako plaza-kopurua gainditzen ez badu, guztiak onartuko dira era berean
Baina eskabide-kopuru bakoitzari dagokion kupoa baino handiagoa bada, onarpen-aginduan ezarritako baremazio-irizpideen arabera ordenatuko dira eskabideak, eta plaza libreak bete arte puntuaziorik handiena duten pertsonek bakarrik eskuratu ahal izango dute plaza bat.
Beste hezkuntza mailetan ez da ikasle zaurgarrientzako ikaspostuen erreserba aplikatzen, beraz jasotako eskaeren kopuruak ez badu gainditzen lanpostu libreen kopurua, eskatzaile guztiak onartuko dira. Era berean, eskaera-kopuruak plaza libreen kopurua gainditzen badu, baremazio-irizpideen arabera ordenatuko dira, eta puntuazio handiena duten pertsonek soilik eskuratu ahal izango dute lanpostua, plaza libreak osorik bete arte.
Ez. Esleipena bakarra eta orokorra da, eta pertsona bakoitzari plaza bakarra esleituko zaio.
Bai. Eskatutako plazarik lortzen ez badu eta matrikulatuta ez badago edo eskolatzen jarraitzeko erreferentziazko ikastetxerik ez badu, Hezkuntza Sailak ofizioz plaza libreak dituen ikastetxe bat esleituko dio.
Horregatik, eskolatuta ez badago edo hurrengo ikasturterako erreferentziako ikastetxerik ez badu eta nahi ez duzun ikastetxe bat esleitzea saihestu nahi baduzu, komenigarria da eskabidean eskaera kopuru nahikoa adieraztea (batez ere zure eragin-eremuko ikastetxe guztiak), lehentasunen arabera ordenatuta, horietako batean onartzea ahalbidetzeko.
Datorren ikasturtean egonaldia bermatuta duen ikastetxe batean ikasten badu, bertan jarraituko du. Eskolatu gabe badago edo egungo ikastetxean datorren ikasturtean dagokion maila ematen ez bada, eskatutako plazarik lortzen ez badu, Hezkuntza Sailak plaza bat esleituko dio ofizioz. Nahi ez den ikastetxe bat esleitzea saihesteko, komenigarria da eskabidean eskaera-kopuru nahikoa adieraztea (batez ere zure eragin-eremuko ikastetxe guztiak), lehentasunen arabera ordenatuta, eskaera horietako batean onartu ahal izateko.
Bai, eskaera egin dezakezu eta egokitzat jotzen dituzun aukeren kopurua gehitu (zenbat eta gehiago hobe). Eskatutako aukera berriro ematen ez bada, ez da egungo ikastetxeko plaza galduko. Ikastetxe berrian plaza ematen badiote bakarrik galtzen da plaza ikasten ari den ikastetxean.
Eskaera bi urteko mailarako bada, batera sartuko dira, hau da, beharrezkoak diren plazak zentro berean bermatuta dituzte (hau da, bikiak, hirukiak...). Era berean, hezkuntza-etapa berean eskolatu gabeko anai-arreba bati baino gehiagori plaza esleitu behar bazaie, eskatutako ikastetxe batean ere plazarik lortu ez dutelako, ikastetxe berean esleituko zaie beti anai-arreba guztiei.
HPB diagnostikatutako ikasleen kasuan, Hezkuntza Sailak egiaztatuko du eskatutako ikastetxeak beharrezko baliabideak dituela eskabidean egiaztatutako premia zehatzari erantzuteko, eta, horrela, familiari entzunaldia emango zaio hobekien artatuko duen ikastetxea adostuta aukeratzeko.
Ez, ondoko kasuak salbu:
Hizkuntza-eredua aldatu nahi badiozu.
Zure ikastetxeak institutu bati baino gehiagori atxikitua badago (ibilbidekoa); horren ondorioz horietako bat aukeratu beharko duzu
Bai. Atxikitakoaz besteko ikastetxe bat eskatzeko edo Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 1. mailara igarotzean eredua aldatzeko onarpen-prozesuan parte har dezake, azken kasu horretan ikastetxe atxikia izan ala ez. Hala ere, kontuan izan behar da zuzenean sartzeko lehentasuna izango duela soilik inolako eskaerarik aurkezten ez duenak edo atxikitako zentroak lehen aukera gisa eskatzen duenak.
Hezkuntza Sailaren “Ikasgunea"” atarian (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio), "Ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak" izeneko atalean.
Prozesuaren gardentasuna eta datu pertsonalen babesa uztartzeko, eskatzaileen eta plazaren esleipenaren zerrendak ez dira ikastetxeetako iragarki-tauletan argitaratuko. Interesdunek “Ikasgunea" atarian eskuratu ahal izango dituzte era guztietako zerrendak, eskatu duten ikastetxe, maila eta eredu bakoitzerako. Horretarako, aldez aurretik erregistratu beharko duzu atari horretan. Interneterako sarbiderik ez baduzu, plaza eskatu duzun zentro bakoitzean banakako sarbidea eskatu ahal izango duzu dagokion mailaren eta ereduaren zerrenda.