Galdetegiaren helburua da datorren ikasturterako proposatutako irakasgaietan duzuen interesa ezagutzea. Azterketa horren emaitzekin erabakiko da datorren urtean zer irakasgai eskainiko diren, eskariaren arabera.
Matrikulazio ofiziala egiten den unean erabakiko duzue, gehien eskatzen diren irakasgaien artean, ikasleek azkenean egingo dituztenak.
Aurten 1.DBH ikasten ari diren ikasleei interesa duten 2.DBHko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 4ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Gorputz Hezkuntza Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleen osasun eta kirol ohituretan sakontzen duena modu praktikoan, jolas eta kirol ekintzen bitartez. Horrez gain osasun emozionalaren inguruko hausnarketa lantzen du ere bai.
Filosofia Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleek nerabezaroan bizi dituzten gatazka eta dilemei, zein gaur egungo gizartean aurkitzen ditugun erronkei heltzen zaie solasaldi argudiatua erabiliz tresna nagusitzat. Norberaren autonomia kritikoa garatzea du helburu nagusi eta hori modu praktikoan egiten du, eztabaida, jolas eta bestelako pizgarriak erabilita. AUSARTU ZAITEZ ZURE KABUZ PENTSATZERA!
Tresna berriak ezagutu nahi? Elkar-komunikatutako mundu honen tripak deskubritzeko jakin mina? DBH bukaeran, ikasleek gaitasun digital maila batera heldu behar zarete gaur egungo gizartean topatuko dituzuen erronkei aurre egiteko; IKTn maila hori ziurtatuko duzue modu praktiko batean.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Erlijioak, gure historia eta kulturan eragin handia izan du eta dauka. Gaur eguneko egoera asko eta errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da erlijioen inguruko gako garrantzitsuenak ezagutzea.
Beste alde batetik, zuek zarete, PERTSONA eta ikasle bezala, punturik inportanteena gure ikasgai honetan; badakizue beti edukiko gaituzuela entzuteko eta laguntzeko prest, ahal dugun neurrian. Zuek, ikaslegoa, zaretelako gure aktiborik handiena.
Aurten 2.DBH ikasten ari diren ikasleei interesa duten 3.DBHko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 7ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Hirueleduna: Biologia-Geologia eta Matematika ikasgaiak euskaraz ala ingelesez ikasteko asmoaz galdetzen da atal honetan.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Asmakizun tailerra irakasgai praktikoa da. Sormena eta irudimena garatuz, maketa desberdinak diseinatu eta eraikitzen dira. Historian zehar bidaituko dugu elkarrekin, garai historiko bakoitzari buruzko proiektuak ezagutu eta erakiz: katapulta batetik robot xurgatzaile bateraino, adibidez.
Tailerreko tresna eta makinen erabilera zuzena egiten ikasiz, eta material ezberdinak erabiliz, proposatutako arazo-egoerei konponbidea era sortzaile batean emango diegu. Proiektuen-metodoa eta objektuen-analisia izango dira metodologia ardatzak.
Zure ustez, gai izango zinateke makina baten funtzionamendua kontrolatzeko programa bat egiteko edo mugikorretarako aplikazio bat egiteko?
Irakasgai honetan, helburu zehatzen bat duten edo robot baten funtzionamendua kontrolatzen duten programak egiten ikasiko duzu. Izugarri entretenigarria izateaz gain, diziplina honek funtsezko trebetasunak sustatzen ditu, hala nola pentsamendu logikoa, arazoak konpontzea eta lankidetza. Gainera, programazioarekin eta ingeniaritzarekin esperimentatzeko aukera ematen du, teknologiak funtsezko eginkizuna duen etorkizunerako prestatuz.
Gorputz Hezkuntza Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleen osasun eta kirol ohituretan sakontzen duena modu praktikoan, jolas eta kirol ekintzen bitartez. Horrez gain osasun emozionalaren inguruko hausnarketa lantzen du ere bai.
Filosofia Mintegitik eskainitako hautazko ikasgaia. Ikasleek nerabezaroan bizi dituzten gatazka eta dilemeei, zein gaur egungo gizartean aurkitzen ditugun erronkei heltzen zaie solasaldi argudiatua erabiliz tresna nagusitzat. Norberaren autonomia kritikoa garatzea du helburu nagusi eta hori modu praktikoan egiten du, eztabaida, jolas eta bestelako pizgarriak erabilita. AUSARTU ZAITEZ ZURE KABUZ PENTSATZERA!
Tresna berriak ezagutu nahi? Elkar-komunikatutako mundu honen tripak deskubritzeko jakin mina? DBH bukaeran, ikasleek gaitasun digital maila batera heldu behar zarete gaur egungo gizartean topatuko dituzuen erronkei aurre egiteko;IKTn maila hori ziurtatuko duzue modu praktiko batean.
Adierazpide artistikoak ideiak, sentimenduak eta emozioak kanporatzea eta komunikatzea du ardatza. Bere helburu nagusia ikasleak adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da; era praktiko batean, ideiak, sentimenduak eta emozioak askatzeko asmoz, eta horrekin batera sormena pixten.
Jakin-min zientifikoa maite baduzu eta mundua modu praktiko eta dibertigarrian ulertu nahi baduzu, Kultura Zientifikoa zure irakasgai ideala da. Laborategiko esperimentuen, albiste zientifikoen analisien eta egungo gaiei buruzko eztabaiden bidez, genetikari, geologiari, klima-aldaketari, elikadurari eta beste hainbat gairi buruz ikasiko duzu.
Hemen ez dago kalkulu konplexurik, bizitza errealari aplikatutako zientzia baizik. Galderak egitea, ikertzea eta munduak nola funtzionatzen duen jakitea gustatzen bazaizu, egin bat abentura zientifiko honekin DBHko 3. mailan. 🌍🧪🚀 Aukeratu Kultura Zientifikoa eta piztu zure espiritu ikertzailea!
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.
Aurten 3.DBH ikasten ari diren ikasleei interesa duten 4.DBHko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D eta B ereduen arteko ezberdintasuna matematika da, B ereduan gazteleraz irakasten dela.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 5era bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Hirueleduna: Geografia eta Historia ikasgaia euskaraz ala ingelesez ikasteko asmoaz galdetzen da atal honetan.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Ibilbidea: A eta B ibilbideen artean aukeratu behar da: A ibilbidea lanbide heziketa egiteko edo matematika gabeko batxilergoa egiteko zuzenduta dago eta B ibilbidea batxilergoan matematika egin ahal izateko.
B Ibilbidearen hautazkoa: B Ibilbidea aukeratuz gero, Ekonomia eta Ekintzailetza eta Fisika-Kimika ikasgaien artean aukeratu behar da.
Hautazko bat: Ibilbidearen barruan lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 7ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Gaur egun, gure gizarteen etorkizunari buruzko eztabaiden erdigunean dago zientzia.
Kultura zientifikoa izateak berekin dakar zientzia praktikatzea eta konpetentzien ikuspegitik eguneroko bizitzara eramatea. Irakasgai hau ikasgelan sartzeak eskatzen du ikasleen alfabetatze zientifikoan sakontzea eta, horrela, kultura zientifikoa txertatzea.
Landuko diren gaiak, ingurumeneko arazo nagusiak, zientzia-proiektuen nondik norakoa, komunikazio zientifikoa, material berriak, energi iturri berriak, planetaren etorkizuna, ohitura osasungarriak, bai eta, astronomia eta momentuan ager daitezkeen zientziarekin lotutako berrien hausnarketa.
Ikerketa lan ezberdinak eta eguneroko bizitzari lotutako zientzia arloko ikas-egoerak landuko ditugu.
Konpetentzia zientifikoa abiapuntu hartuta, ikuspegi ekosoziala lantzen duen ikasgaia da. Horretarako laborategi lana eta ikaskuntza-zerbitzu lanak jorratu dira, jasangarritasuna eta natura baloratuz eta giza-ingurugiro arazoak kokatuz lankidetzaren bidez.
Arte eszenikoak irakasgaiaren helburua da interpretazio, sorkuntza, produkzio eta komunikazio-prosezu eszenikoetara hurbiltzea. Irakasgai honetan, zure adierazpen gaitasunak eta gasitasun kinesikoak, zure auto-kontzientzia emozionala eta afektiboa eta taldearekiko parte-hartzea eta konpromezua hobetuko dituzu. Nola? Adierazpen-praktikaren, ahotsa lanaren eta eszenako presentziaren bidez. Gorputz teknikak, inproa eta zuzeneko obren antzezpenak egingo ditugu. Zure irudimena ere askatuko duzu gidoi laburren sorkuntzan. Eta noski, ikasturtean zehar antzerki emanaldi klasiko edota garaikide batzuk ikusteko aukera izango duzu.
AUSARTU ZAITEZ ZURE KABUZ PENTSATZERA! Ikasgai honen helburua gure mundua aztertzeko betaurreko kritikoak jartzea da. Solasaldi filosofikoen bitartez eta bestelako dinamika aktiboekin elkarrekin pentsatzeko aukera ematen digu ikasgaia. Nolakoa litzateke gizarte ideala? Nola eraikitzen dugu gure identitatea? Askeak al gara? Galderak mahai gainean jarri eta elkarrekin erantzuten saiatuko gara. Metodologia praktikoa izango da.
Matematika B klaseetan, denbora faltagatik, lantzen ez dugun matematika jarriko dugu praktikan. Metodologia dinamikoa erabiliko dugu: erronkak, proiektuak, baliabide digitalak…, bakarka zein taldeka; sormena, abstrakzioa eta autonomia praktikan jarriz.
(Aplikatuak) eguneroko bizitzako egoerekin zerikusia duten problemen ebazpenaren, ikerketaren eta analisi matematikoaren bidez garatzen da. Humanitate edo Arte Batxilergoatara edo lanbide Heziketarako bideratuta dago.
(Akademikoak) eguneroko bizitzako egoerekin zerikusia duten problemen ebazpenaren, ikerketaren eta analisi matematikoaren bidez garatzeaz aparte, prozedura aljebraikoetan sakontzen du, testuinguru matematikoak, zientifikoak eta sozialak txertatuz. Gizarte Zientziak edo Zientzia eta Teknologia Batxilergoetara bideratuta dago.
Gure bizitzan zehar erabaki asko hartu behar ditugu, maila pertsonalean zein profesionalean, adibidez mailegu bat eskatzea, familia-aurrekontu bat egitea, fakturak eta zergak ordaintzea, ea enpresa batentzat lan egingo dugun edo, aitzitik, guk geuk eratuko dugun gure enpresa...
Horregatik, gure gaitasun pertsonalak aztertuko ditugu eta gure inguruan zer gertatzen den ulertuko dugu, gure agintariek hartzen dituzten erabakiak barne. Era berean, gure ongizate pertsonala eta gizarte osoarena hobetzen lagunduko duen enpresa-proiektu bat egingo dugu.
Gaur egunean gizartean erabiltzen den kultura zientifikoa dela eta, DBHko 4. Mailako fisika eta kimika irakasgai honek jakintza-oinarri bat ematen die ikasleei, zientziaren zati handi batekin lotutako informazioak, albisteak, eztabaidak, .... ulertzen lagunduko diena, DBHren ondoren egingo dituzten ikasketak alde batera utzita. Ikasgai honek, ikasleak fisikaren eta kimikaren oinarrietara eramango ditu modu hurbilean eta esperimentalean, eta ikasgelako zein laborategiko jarduera praktikoez gozaraziz.
Biologia eta Geologiako irakasgaia da biderik onena ikasleek arlo hauetan prestakuntza hobea izateko, egungo mundua hobeto ulertzeko eta euren garapenerako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko behar duten alfabetatze zientifikoa eskuratzeko. Biologiarekin lotutako jakintzak zelula, genetika eta eboluzioa izango dira. Geologian, aldiz, geosferaren egitura eta dinamika, Lurraren historia eta Lurra unibertsoan aztertuko dira. Aldi berean, proiektu zientifikoak eta laborategiko praktikak egingo dira jakintza teorikoak praktikan jar ditzaten.
Tresna berriak ezagutu nahi? Elkar-komunikatutako mundu honen tripak deskubritzeko jakin mina? DBH bukaeran, ikasleek gaitasun digital maila batera heldu behar zarete gaur egungo gizartean topatuko dituzuen erronkei aurre egiteko; Digitalizazioarekin maila hori ziurtatuko duzue modu praktiko batean.
Irakasgai honek funtsezko bi helburu ditu:
Lehenengoa, latina ikasten eta erabiltzen hastea, kontuan hartuz hizkuntza hori gaztelaniaren eta gainerako hizkuntza erromanikoen jatorria dela, eta euskararen bilakaeran ere eragina izan duela.
Bigarrena, gizarte eta kultura (mitologia eta erlijioa, ikuskizunak, eraikuntzak,...) erromatarraren ezaugarri nagusiak eta bere mota guztiko ondarea ezagutzea.
Latina Gizarte Zientzietako Batxilergoa aukeratuko dutenentzat gai oso egokia da.Honen ondoren ikas daitezke Filologia, Zuzenbidea, Magisteritza, Kazetaritza eta letrekin lotutako karrera guztiak.
Ikasgai honetan garapen teknologiak, automatizazioak eta robotizazioak landuko dira proiektuen bidez. Taldean lan egingo dugu iraunkortasuna, fabrikazio-prozesua, materialen hautaketa egokia, manipulazio-teknikak edo kontrol-sistemak bezalako kontzeptuak landuz oso modu praktikoan.
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Adierazpide artistikoak ideiak, sentimenduak eta emozioak kanporatzea eta komunikatzea du ardatza. Bere helburu nagusia ikasleak adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da; era praktiko batean, ideiak, sentimenduak eta emozioak askatzeko asmoz, eta horrekin batera sormena pizten.
ETORKIZUNEAN, ZER EGIN NAHI ETA AHAL DUT?? Hasteko, sakonduko dute, alde batetik, nork bere buruaren ezagutzan beren gaitasun pertsonalak ezagutuz eta bereganatuz, eta, bestetik, besteen ezagutzan eta onarpenean: giza, gizarte- eta kultur-portaerak. Gero, behin beren gaitasunen autoanalisia eginda, egungo prestakuntza- eta enplegu-aukerak azalduko dizkiegu haien bokazioa deskubritzen laguntzeko, eta, horrela, erabakitzea proiekzio profesionalerako zer ibilbide akademiko behar duten.
Musika instrumento berri bat ikasteko gogoak dituzu? edota zure musika ezagutzak sakontzeko gogoak? 4.DBHko musika ikasgaiak aukera hori ematen dizu. Zure gustoko abestiak prestatu eta ikasi ahal izango dituzu, bai taldean edota bakarka. Oinarrizko Musikaren teoria ezagutuko duzu eta grabazioan eta informatika musikalaren hastapenean murgilduko zara.
Ikasgaiaren izenak esaten duen moduan, gure ikastetxearen komunitatea kontutan hartuta, ikasleek beraien interesak adierazten dituzte eta hoien inguran proiektu ezberdinak burutzen dira. Adibidez, pasa den urtean, Agenda 30aren inguruko proiektuak eta Gela egonkorrarekin elkarlanean aritzeko ekimenak antolatu ziren.
"Erlijioak, gure historia eta kulturan eragin handia izan du eta dauka. Gaur eguneko egoera asko eta errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da erlijioen inguruko gako garrantzitsuenak ezagutzea.
Beste alde batetik, zuek zarete, PERTSONA eta ikasle bezala, punturik inportanteena gure ikasgai honetan; badakizue beti edukiko gaituzuela entzuteko eta laguntzeko prest, ahal dugun neurrian. Zuek, ikaslegoa, zaretelako gure aktiborik handiena."
Aurten 4.DBH ikasten ari diren ikasleei interesa duten 1. batxilergoko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D ereduaz euskaraz irakasten da, A ereduan gazteleraz.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 4ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Ikasgai honek diziplina eta funtzio anitzeko izaera nabarmena du, eta talde-lana, esperimentazioa eta sormenaren garapena sustatzen duten metodologia aktiboen alde egiten du, diseinu-proposamenak ebaztea edo diziplinarteko proiektuetan parte hartzea oinarri hartuta. Ildo horretan, diseinuko eta marrazketako hainbat tresna eta programa 2 eta 3Dn zeharka txertatzeak ikasleek hizkuntza hori integra dezaten laguntzen du.
Irakasgai honetako oinarrizko jakintzak elkarri lotutako bost blokeren inguruan antolatzen dira: orokorrak; geometria, artea eta ingurunea; aplikatutako espazioa eskuz irudikatzeko sistemak; proiektuen normalizazioa eta diseinua eta diseinurako tresna digitalak.
Proiektu artistikoak, funtsean, egiten eta izaten jakitean oinarritzen dira.
Ondarearen elementuen ikuspegi integrala eta integratua lortzeko tresnak emango dira, bai eta haien ahalmenak hautemateko eta aprobetxatzeko tresnak ere. Sormena eta hori bultzatzen duten faktoreak landuko dira, batez ere artistikoa.
Proiektu artistikoak eta horien faseak kudeatuko dira, baita azkenean izango duten eragin sozialaren diseinua eta neurketa ere.
Proiektu artistikoetan artetzat hartuko da artistak, ikasleek, artetzat jotzen duten guztia, artearen merkatuan izan dezakeen balio ekonomikoa alde batera utzita. Hau da, enfasia prozesuan egongo da, emaitzan bertan baino gehiago.
Proiektu Artistikoek ikastetxetik kanpo lan egitea eskatzen dute, baina, era berean, ikastetxea bera testuinguru sozialera irekitako ekimen artistikoen haztegi bihurtzea erraztu behar dute.
Arlo honetan, garapen-teknologiak, automatizazioak eta robotizazioak landuko dira proiektuen bidez. Horretarako, parametro eneregetikoak, fabrikazio-prozesua eta makineria behar bezala hautatuko ditugu, betiere industriaren ikuspegitik.
Teknologia berrietan sakontzeko aukera izango duzu ikasgai honetan. Modu praktiko batean landuko dituzue ikasketak amaitzean erabilgarri izango zaizkizun jakintzak eta trebetasunak, bai goi mailako ikasketak egiteko asmoa baduzu eta bai lan munduan sartzeko asmoa baduzu ere.
Ikasleek ahozko komunikazioa Ingelesez garatuko dute eta haien hitz egiteko modua hobetuko dute. Gehienbat, Jariakortasuna, intonazioa eta ahoskera landuko dira.
Edukinak lotuta egongo dira ahozko komunikazioarekin. Metodologia guztiz praktikoa da. Mota askotako ekintzak egiten dira haien artean kominukatzeko edo beste aurrean Ingelesaz hitz egiteko.
Ekintzen artean ditugu: debateak, roleplays, antzerkia, Ingelesez irakurtzea, jokuak, aurkezpenak………
Ez da azterketarik egongo. Kalifikatzeko oinarrizko konpetentziak kontutan hartuko dira, baina, haien artean garrantzitsuena da ikaslearen esfortzua, interesa eta gogoak lotuta daudenak. Hau da, oso inportantea da zein den ikaslearen jarrera ikasgaiarekiko.
Astero 2 ordu ematen dira ekintza horietan. Laburtuz, bakarrik gogoak eta interesa behar dira Ingelesa hitz egiteko eta lagungarria izan daiteke Ingeleseko klaseko ahozko frogak hobetzeko eta praktika hartzeko.
INTERES-GATAZKA... NOLA KONPONTZEN DUGU?
Beti ikuspegi praktiko batetik, eguneroko kasu errealak aztertuko ditugu, gizarteko kideen jokabide jakin batzuk arautzeko beharra ulertzeko: bide publikotik ibiltzea, egiten ditugun erosketak, langileen eskubideak, lapurreta edo eraso bat jasatea, istripuak, herentziak, ezkontza, isunak, enpresen legez kanpoko praktikak…
Talde-lanak egingo ditugu eta benetako epaiketetara joango gara.
Anatomia Aplikatua I batxilergo zientifikoko ikasleentzat edo anatomia eta fisiologiarekiko interes handia dutenentzat zuzendutako irakasgaia da. Ikuspegi praktiko eta aplikatu baten bidez, gorputzeko sistemek nola lan egiten duten ulertuko duzu, osasuna eta jarduera fisikoa mantentzeko.
Kulturetan eta hauen arteko harremanetan sakonduko dugu, euskal kulturaren berezitasun antropologikoak munduko beste kulturekin konparatuz. Horretarako, landa-lana, ikerketa antropologikoa eta metodologia praktikoak erabiliko ditugu.
Landuko ditugun gaiak izango dira:
1.Munduan dauden gatazkak: nazioartean, globalizazio kulturala eta ekonomikoa, zainketa, enplegua, ingurumena.
2.Errealitateari buruzko hausnarketa: kontsumismoa, politika, osasuna, sedentarismoa, aisialdia, hezkuntza, indarkeria eta diskriminazioak.
3.Teknologia berriek, komunikabideek eta sare sozialek gure bizitzan suposatu duten eraldaketa.
Nola: proiektuen bidez, talde lanak eta irteerak egiten.
Pintura-estudioak identitate artistiko bat eraikitzen duten lengoaia propioak ikertzea eta bilatzea ahalbidetzen du, bisualki komunikatzeko eta nolabaiteko konplexutasuna duten sormen-proiektuei heltzeko gai direnak.
Ikasgai honetako oinarrizko jakintzak Kultura Kontzientzia eta Adierazpena gaitasunaren sei osagaien eta horietatik eratorritako berariazko sei gaitasunen inguruan egituratzen dira. Gaitasun horiek pintura-lanen ezagutzan eta balorazioan, horien analisian eta tekniken harreran oinarritzen dira, bai eta horien erabileran ere, ekoizpen artistikoak egiteko, bai banakakoak, bai taldekoak, prozesu horiek erronka pertsonal eta aukera profesional berrietan txertatuz.
Laborategiko abileziak eta trebetasunak garatzea, prozedura, teknika, material eta tresnarik egokienak doitasunez erabiliz, prozesu fisiko, kimiko, biologiko eta geologikoei lotutako galderei erantzuteko. Horretarako, ikerketa lan txikiak egingo dira.
Eskaintza propioko irakasgai honek harreman estua izan nahiko luke euskal ahozko literaturarekin baita Arte Eszeniko irakasgaiarekin ere. Hala izanik, noiz edo noiz Arte Eszenikoak ikasten ari diren ikasleekin batera lan egitea izango litzateke xedetatik bat baina ikasgai honen xede nagusia euskararen ahozko erabilera modu dibertigarri, interesgarri, desberdin eta aberasgarri baten bidez bultzatzea izango da. Dantzak, kanten ezaguera, antzerkietan parte-hartzea ,ipuinen sorrera, dokumentalen bikoizketa…ikasleen interesek eta haien sormen gaitasunak markatuko dute proiektuen izaera eta nondik-norakoa.
Ikasgai honetan gorputz adierazpena osatzen duten alderdi ezberdinak jorratzen dira. Motrizitatearen bitartez adierazpen ezberdinak garatzea izango da helburu, edozein dela bere forma (dantza, mimika, aurpegi espresioa…). Mugimenduaren dimentsio guztiak eta bere funtzio komunikatzaileak ezagutzea. Antzezpenak, inprobizazioa, dantzak, mimika. Talde lan praktikoak izango dira ikasgai honen ardatza.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.
Aurten 1. batxilergoa ikasten ari diren ikasleei interesa duten 2. batxilergoko irakasgaiei buruz galdetuko zaie. Zehazki, honako hauei buruzko galderak ditu:
Eredua: hurrengo ikasturtean ikasi nahi den eredua. D ereduaz euskaraz irakasten da, A ereduan gazteleraz.
Hautazko bat: lehentasunak markatu behar dira, lauki bakoitzean 1etik 4ra bitarteko zenbaki batekin adierazita. Horietatik 1 egingo du azkenean.
Komunitateari Proiektuak: atal honetan Komunitateari Proiektuak egin nahi diren edo, nahiago izanez gero, Erlijioa aukeratu beharko da. Ez du balio akademikorik.
Jarraian, hautazko bakoitzari buruzko informazioa aurki dezakezue:
Giza gorputzaren antolaketa globala eta osasun edo oreka egoera landuko da. Era berean, balizko aldaketak hautemateko eta eguneroko arazo txikiei irtenbidea eman ahal izateko seinaleak identifikatuko dira.
Eragin al dezake estresak urdaileko ultzera bat?
Zergatik iraun dezake bizitza osoan haurtzaroko trauma batek?
Zer dira gure ametsak?
Nola ezagutu nork bere burua?
Eskola psikologikoak galdera horiei eta bururatzen zaizkizun beste askori saiatzen dira erantzuten modu zientifikoan.
Ikasgai honetan eguneroko elementu teknologikoak aztertzen dira, baina garrantzitsuak egungo gizartean: eraikuntzarako, garraiorako eta klimatizaziorako, automatizaziorako eta kontrol digitaleko sistemetarako. Horren guztiaren ondorioz, ikasgairen ezagutzan aurre egiten du, bere entornoa hobeto interpretatu eta ezagutzen du teknologikoki.
Frantsesa Euskal Herriko hizkuntza dugu, gertu daukaguna eta kultura berezia duena. Afixak, aurkezpenak, jokoak, abestiak, antzerkiak, jarduera bereziak... egiten ditugu gure saioetan hizkuntza ikasteko. Bigarren atzerriko hizkuntzak munduko ateak zabalduko dizkizu: bidaiak, harremanak, lana (harreman internazionaletan munduko bigarren hizkuntza da). Ikasi hizkuntza berri bat!
Unibertsitatean fisika, kimika, biologia edo ingenieritza graduak ikasi nahi izatekotan ezinbesteko ikasgaitzat jotzen da. Fisikako atal garrantzitsu bat da, bakarrik batxilergoko 1.mailan apur bat lantzen dena
GEURE ENPRESA ERATZEN ETA KUDEATZEN DUGU?
Enpresa eta negozio-ereduen diseinua" irakasgaiaren osagarri ezin hobea da; izan ere, ezagutza askoz praktikoagoa lortzen da, eta edozein enpresaren eguneroko funtzionamenduan (fakturak, lan-kontratuak, ordaintzeko moduak, marketina, zergak, nominak...) eta sortze-prozesuan oinarritzen da. Sormenerako eta ekintzailetzarako gaitasuna duten beste modalitateetako ikasleentzat ere oso interesgarria da: askotan, negozio-ideia oso onak ditugu, gure ingurunea edota zaletasunak behatuz soilik, baina ez ditugu gauzatzen ekimen faltagatik, porrotaren beldurragatik... Talde-lanak egingo ditugu eta Startinnova lehiaketan parte hartuko dugu gure negozio-ideia berritzaile eta sortzaileen proiektuak aurkeztuz.
Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaian, ikasleen garapen pertsonal eta sozial egokia bermatuko duen konpetentzia motorra hobetzeko eta norberaren edo besteen jarduera fisikoa planifikatzeko behar den autonomia garatzeko lan egiten da. Asmoa da, gainera, ikasleek gure gizartean aisia konstruktiboa zuzentzen duten oinarri kontzeptualak ulertzea, astialdian erabiltzeko, beste esparru batzuetan erabiltzea baztertu gabe.
Teknologia berrietan sakontzeko aukera izango duzu ikasgai honetan. Modu praktiko batean landuko dituzue ikasketak amaitzean erabilgarri izango zaizkizun jakintzak eta trebetasunak, bai goi mailako ikasketak egiteko asmoa baduzu eta bai lan munduan sartzeko asmoa baduzu ere.
Oinarri artistikoak irakasgaiaren bidez, ikasleek hainbat diziplina artistikotako obrak, forma eta teknika anitzekoak, kronologikoki kokatu, identifikatu, eta azterketa hori ideiarekin lotu. arte sorkuntzakoak. Artearen historiaren ikuspegia, oinarrizko alderdiak, ikasleei arrazoitutako diskurtsoa eraikitzeko aukera emango die eta, goi-mailako plano batean, arte-sorkuntzak interpretatzea, beren, baliabideak sortzea eta kultura-ezagutza irekia eta askotarikoa zabaltzea.
Ikasgai barri honetan, DBH4. Mailan Arte Eszeniko hautazkoa den gaiaren osagarri moduan enfokatzen da.
Batxilergoan badaude gure ikasleen artean, moda eta eszenara lotuta dauden gaiak interesatzen zazkiena.Horietara zuzenduta egongo litzateke.
Ikaslegoak aukera izan luke formakuntza artistiko eszenikoarekin hain lotuta dauden beste aspektu batzuk jorratzeko.
Aspektuak anitzak izango lirateke : atrezzo, eszena, jantziak josi, espazioak antolatu, makilajea (body paint….), moda, josi….
Ikasgai honetan gorputz adierazpena osatzen duten alderdi ezberdinak jorratzen dira. Motrizitatearen bitartez adierazpen ezberdinak garatzea izango da helburu, edozein dela bere forma (dantza, mimika, aurpegi espresioa…). Mugimenduaren dimentsio guztiak eta bere funtzio komunikatzaileak ezagutzea. Antzezpenak, inprobizazioa, dantzak, mimika. Talde lan praktikoak izango dira ikasgai honen ardatza.
Auzoarekin, herriarekin eta ikastetxearekin lotutako proiektuak garatuko dituzte, elkarlanean, boluntariotza balioak garatu eta inguruan ditugun errronka eta errealitateak ezagutzeko.
Materialismoak erosotasunak dakartza berekin, baina espiritualtasun falta ere bai, gizakiok, gauzen edertasuna, harmonia eta maitasuna, indarkeriazko mundu batean bizi bagara ere, erakartzen gaituen zerbait bezala ulertuta. Irakasgaian pertsonaren, norberaren eta besteen errespetu sakona lantzen dugu. Gutako bakoitzak adierazitako bizitzaren zentzua lantzen dugu, gure ekintzak koherentziaz eta kontzientziaz egitea zer den jakin ahal izateko. Hau da, sentitzen eta pentsatzen dudan bezala, egiten dut. Geure buruarekin bakarrik topo egiten ez badugu, ezin dugu zentzuarekin topo egin gure bizitzetan, eta edertasunarekin, harmoniarekin eta maitasunarekin dugun lotura galtzen dugu.
Gogoan izan galdetegi hau ez dela aurrematrikulatzat hartu behar. Aurrematrikula egin behar duten ikasleek horretarako prestatutako bideen bidez egin beharko dute.